Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Milioi bat lagun baino gehiago egin dira EROSKI Klub txartel berriko bazkide aste bakarrean
EROSKI Kluba martxan denetik aste bakarra pasatu den honetan, EROSKI hipermerkatuen eta supermerkatuen salmenten herena dago sartuta fidelizazio programa honen barnean.
"Oso baikorra izan da lehen egunetatik markaren eta kooperatibaren aurrezpen eta lotura proposamen berriak bezeroengan izan duen harrera. Bazkide kopurua gehiago handitzea espero dugu, eta milioi eta berrehun mila lagunek ematea izena EROSKI Klub txartel berrian, urtea amaitzerako", esan du Martin Gandiagak, EROSKIren Marketing zuzendariak.
Berehala eta doan egin daiteke klubeko bazkide, EROSKI Taldearen izenean ari den edozein saltokitako ordainlekuetan edo informaziogunean: hipermerkatuetan, supermerkatuetan, on line dendetan, bidaia bulegoetan, optiketan eta sakelakoen saltokietan.
%30 gehiago kontsumitzaileen aurrezpen transferituan
EROSKI Kluba martxan jarrita, kooperatibak espero du %30 handitzea familien aurrezpen transferentzia, eta 100 milioi euro baino gehiago izatea. Martin Gandiaga EROSKIko Marketing zuzendariaren ustez, "gaur egun, aurrezpena faktore inportantea da kontsumitzaileentzat eta EROSKIn bezeroentzako aurrezpen forma berriak bilatzen ditugu; esaterako, indarrean den 2x1 eskaintza, zeina ez litzatekeen posible izango EROSKI Klub txartel berria gabe"; gainera, "bezeroek dirua aurrezteko modua dute freskoen kalitate izpirik galdu gabe, tokikoen konpromisoari eutsita eta produktu sorta zabala eskura izanda, hautatzeko orduan askatasun handiagoa izan dezaten".
EROSKI Klubarekin, pauso bat gehiago eman dugu EROSKIren 2016rako Plan Estrategikoak dakarren Zurekin eredu berrirako eraldaketan. "Azken urteetan atera dugun proiekturik inportanteenetako bat da, eta bezeroek EROSKI markarekin duten harremana eraldatuko du", esan du Gandiagak.
Saria milioigarren bazkideari
EROSKI Klubak milioigarren bazkidea hartu du Gasteizko EROSKI Boulevard hipermerkatuan. Oier Markinez Fernándezezustean harrapatu dute bere ohiko EROSKI hipermerkatura joan denean eta EROSKI Klub txartel berria aktibatu duenean. Orduantxe jakin du milioigarren bazkidea zela. Ezustea, zorionak eta globoak izan dira ekitaldian, eta Oier milioigarren bazkideak saria jaso du: 100 euro hilabetean, EROSKI Klub txartelean, urtebetez.
EROSKI Klubaren onurak
EROSKI Klub txartelak batez ere lau abantaila ekonomikoren bitartez eskaintzen dio aurrezpena kontsumitzaileari:
· Txartelaren bitartez, Bazkide Prezioa izango da zuzenean 2.500 produktutan, %15erainoko beherapenekin, ordainlekutik pasatzen denean. · Diru zorro funtzioarekin, bazkideek beherapen esklusiboak pilatu eta eskaintza pertsonalizatuak izango dituzte, eta hala, txartel bakarrean izango ditu bezeroak beherapen guztiak eskura EROSKIren denda guztietarako. · Bestalde, EROSKI Klub txartel berriarekin, txartelaren jabeek Travel Clubprogramako gaur egungo abantaila guztiei eutsiko diete, eta hala, puntuak pilatzen jarraituko dute, oparietarako, bidaietarako eta abarretarako. · EROSKI Klubak asmoa du beste abantaila batzuk ere sartzekoa: lehiaketak eta zozketak, hitzaldietarako gonbitak, tailerrak, produktu berrien dastatzeak eta testak, zerbitzu bereziak eta abar. |