Konfortaren merkatura itzuli da Fagor

Fagor Comfort Solutions: Sareteknikak eta Fagorrek Fagor markaren lizentziamendu akordioa sinatu dute, Konfort sektorerako produktuak merkaturatzeko, hala nola gas galdara muralak, termo elektrikoak, aire girotua edo aerotermia.
Card image cap
Roberto Corerak (Sareteknika) eta Joxean Alustizak (Fagor Taldea) sinatu dute bi erakundeen arteko akordioa.
2024/11/26

Joan den uztailaren 19an, bi kooperatibetako arduradunek akordio bat sinatu zuten, Sareteknikari negozio lerro berri bat garatzea ahalbidetuko diona, dibertsifikazio estrategian eta jarduera berriak bultzatzeko estrategian aurrerapen garrantzitsua izango da eta salmenta osteko zerbitzuen jarduera tradizionala indartzen ere lagunduko du.

Ordutik, Sareteknika buru-belarri aritu da lanean proiektu hau errealitate bihurtzeko. Gaur egun, udazken/negu bete-betean, ahalegina fruituak ematen hasten da, etxeko erosotasunerako funtsezkoak diren produktuak merkaturatuz, hala nola gasezko etxeko galdarak. Pixkanaka, merkatuan errealitate bihurtuko da berokuntzara, klimatizaziora eta UBSra (ur bero sanitarioa) bideratutako etxetresna elektrikoen linea osoa, Fagor Comfort Solutions markarekin.

Gainera, Sareteknikak bere helburuak zabaldu ditu funtsezko beste bezero korporatibo batzuekin lankidetzan arituz, hala nola energia enpresekin, egungo merkatuan aliatu estrategiko gisa posizionatuz.

Pixkanaka, merkatuan errealitate bihurtuko da berokuntzara, klimatizaziora eta UBSra (ur bero sanitarioa) bideratutako etxetresna elektrikoen linea osoa, Fagor Comfort Solutions markarekin.

Fagor-sareteknika hitzarmena_2.png

Ezkerretik eskuinera, Roberto Corera (Sareteknikako gerentea), Amaia Agirre (Fagor Taldeko idazkari nagusia), Amaia Agirre (Sareteknikako lehendakaria) eta Joxean Alustiza (Fagor Taldeko presidentea).

Balio proposamena: salmenta, zerbitzua eta mantenua

Sareteknikan eta bere kolaboratzaile sarean dauden konpetentziak eta baliabideak aprobetxatuz, balio proposamen integralak, produktua eta zerbitzua bilduz, Fagor Comfort Solutionsek merkatuan proposamen diferentzial bat eskaini ahal izatea eragiten du.

Fagor Comfort Solutionsen katalogoan hainbat produktu sartuko dira, hala nola gas galdara muralak, termo elektrikoak, aire girotua, aerotermia, etab., eta eskaintza lehiakorra eta teknikoki sektoreko marka nagusien mailakoa izango da. Hori posible da fabrikatzaile liderrekin egindako aliantza sendoei esker, kalitatezko produktuak eta teknologia aurreratua bermatzen baitituzte.

Sareteknikaren proiektu hau, Reach The Market SL filialaren bidez bultzatua, produktuetan ez ezik, esperientzia osoak eskaintzean ere oinarritzen da. Instalaziotik hasi eta mantentze lanetaraino, Sareteknikak Espainian eta Portugalen duen sare zabalak babestutako soluzio integral bat eskaintzen du.

Hasierako ikuspegia merkatu iberiarrean dagoen arren Fagor marka epe ertainean beste merkatu batzuetara eramateko anbizioa dute.

Katalogoko produktuen familien merkaturatzea mailakatua eta progresiboa izango da, eta espero da prozesu hori datorren udaberrirako amaituta egotea. Bi kooperatibek espero dute bideragarritasun azterketan eta negozio planean islatutako planak gauzatuko direla, eta Fagor markaren posizionamenduan eta Sareteknikaren etorkizuneko proiektua indartzen lagunduko duela.

Etxetresnak elektrikoen salmenta osteko zerbitzua

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea