Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Eroskiren belaunaldi berriko dendetan energia kontsumoaren %60 aurrezten dute
Eroskik belaunaldi berriko denden energiaeredua hobetu du, eta horretarako, denda ekoefizienteen prototipo bat sortu du, energia-kontsumoaren % 60 murrizten dutenak ohiko supermerkatuen aldean.
Energia-efizientzia lortzeko, azken belaunaldiko klima-diseinua eta hozteinstalazioak erabili dira batik bat, baita LED argiztapen-sistema ere, kontrola zentralizatuta duena.
Eroskik energia-eredu hori erabiliko du irekiko eta berrituko dituen supermerkatu eta hipermerkatu guztietan; hartara, dendak horiek Zurekin eredu komertzialari jarraitzen dioten belaunaldi berrikoak izango dira. Kooperatibak aurreikusi du urtean 100 milioi euro inbertitzea denda horietan.
Hozte-instalazioak
Ingurumen-neurriak aplikatu dira hozteko instalazioetan. Zehazki, hozteko zentral negatibo bat instalatu da, CO2 -a erabiltzen duena; bestea hozteko zentral positiboa da, R134 gasa erabiltzen duena. Horien bidez, energia-kantitate handi samarra aurrezten da, eta klima-aldaketa areagotzen ez duten gasak erabiltzen dira.
Instalazio horretan, halaber, kontsumo elektrikoa txikitzen duen kondentsaziosistema flotatzaile bat ere badago.
Hozteko altzariak azken belaunaldikoak dira, eta beiraz hornituta daude dendako korridoreak hoztu ez daitezen; horrez gain, produktuak hobeto kontserbatzea bermatzen dute, dagokien tenperaturari zorrotz eusten diote, eta bezeroak lehen baino erosoago egotea dakarte.
Klimatizazioa
Klimatizazioa optimoa izan dadin, energia-ereduak roof top sistema du. Horren barnean, etxeetarako isolamendu akustiko espezifikoa dago, eta beroa berreskuratzeko sistema bat salmenta-gelarako, hozteko zentraleko pantaila akustikoez gain.
Klima kudeaketa-sistemaren barruan txertatuta dago, horrek kontrolatzen baititu airearen tenperatura, hezetasuna eta kalitatea. Urruneko zaintza-sistema ere badago, kontsumo elektrikoa handitzen duten gertakarietarako. Urtaro bakoitzeko klima-baldintzak modu automatikoan aldatzen dira.
Instalazioan sare-aztergailuak daude kontsumoa kontrolatzeko, eta EROSKIko Energia taldeak garatutako analisi-softwarean txertatuta daude. Aurreikusitako kontsumo elektrikoa desbideratzen denean, funtzionamendu-alarmak sortzen dira.
Argiztapena
Argi guztiak azken belaunaldiko LEDak dira, eta horiek pizteko, erabilera optimizatzen duen automata bat erabiltzen da.
Neurri horiez gain, zolata flotatzailea eta isolamendua instalatu dira lokalean, hala termikoa nola akustikoa.
Hondakinak minimizatzea
Energia-efizientzia zero hondakinen kudeaketari gehitu zaio, eta horrek guztiak punta-puntako bihurtzen ditu Eroski Zurekin dendak, iraunkortasunaren eta ingurumenaren politikan. Hartara, Eroskiren belaunaldi berriko dendetan, hondakinak gutxitu egin dira; izan ere, salmentatik kentzen diren elikagaietatik kontsumitzeko moduan den bat bera ere ez baitute botatzen, baizik eta elkartasunerakundeei ematen. Gainera, Eroskiren Ekonomia Zirkularraren programari esker, birziklatze-zirkuituak daude lehengaietarako. Horretarako, alderantzizko logistikako prozesuak garatzen dira dendetatik plataformetara eta hornitzaileengana, ongi berrerabiltzen eta birziklatzen dela ziurtatzeko eta hondakinak minimizatzeko.
Programa horren bidez, Eroskik 32.168 tona kartoi, plastiko, aparatu elektriko eta elektroniko, pila, energia-metagailu, lanpara eta fluoreszente birziklatu zituen 2016an. Gainera, EROSKIren hornitze-katearen barnean, 47,8 milioi ontzi logistiko erabiltzen, birsailkatzen eta berrerabiltzen dira, sistema zirkular batean.