MISE Servicios Energéticos, lankidetza bidezko proiektu berria

Ondoan, LKS Ingeniería, MSI eta Ategik sustatutako Empresa de Servicios Energéticos (ESE) enpresa berriak irtenbide globalak eskaintzen ditu efizientzia energetikoaren arloan, negozioaren oinarria lortutako aurrezpena izanik.
Card image cap
MISE Servicios Energéticos lankidetza proiektua da, MONDRAGONeko erakunde desberdinez osatuta.
2017/04/06

MONDRAGONen integratutako lau kooperatibak, Ingeniaritza eta Zerbitzuen dibisioak gidatuta eta MONDRAGON Eko/Sustapen zentroak bultzatuta, enpresa proiektu berri bat abiarazi dute energiaren esparruan: MISE Servicios Energéticos. Energi efizientziarako proposamen bat da, Ondoan, LKS Ingeniería, MSI eta Ategi kooperatibek sustatua. Enpresa berriaren xedea da soluzio integralak eta bezeroari egokituak eskaintzea, energiaren efizientzia eta aurrezpenari dagokionez.

MISE Servicios Energéticos joan den otsailaren 17an eratu zen, EZE moduan, hau da, Energia Zerbitzuen Enpresa moduan,  eta bere negozioaren oinarria da bezeroek energia aurreztea lortzea. Horrelako enpresek negozio aukera berriak ustiatzen dituzte, jarduera ekonomiko bat eta enplegua sortuz, teknologia etengabe berritzeaz gain. Energi zerbitzuen arloan, Espainian gaur egun dagoen negozio bolumena 1.000 milioi euroren inguruan dabil, eta datozen urteetan asko haziko dela aurreikusten da.

MISE 2

Oraintsu egin da LKSko instalazioetan enpresa berriaren Kontseiluko lehen bilera.

Proiektuaren ezaugarriak

Enpresa berriak bere kooperatiba fundatzaileen gaitasun teknikoak eta teknologikoak bateratuko ditu, eta proiektu globalak kudeatuko ditu, horien artean egonik aholkularitza zerbitzuak (auditoria energetikoak, energia kudeatzeko ISO50:001 bezalako sistemak ezartzea, karbono aztarnaren analisia, etab.), ingeniaritza, soluzioak instalatzea, mantentze lanak, kontsumoak neurtu eta monitorizatzea, energia erosteko kudeaketa edo energia berriztagarriak instalatzea.

MISE Servicios Energéticosek profil teknologiko nabarmena izango du, eta bere elementu bereizgarrietako bat teknologia eta berrikuntza izango dira. Bere lehen helburuetakoa da monitorizazio aurreratuko plataforma bat martxan jartzea, aurrezpenak simulatu, neurtu eta egiaztatzeko, horiek baitira EZE motako enpresen negozio ereduaren funtsezko zutabeak.

Plataforma horrek digitalizazioaren eta 4.0 Industriaren esparruko hainbat teknologia barneratzen ditu (sentsorika, Smart data, Internet of things -IoT-, cloud computing…), eta, horiei esker, prozesuen eta ekipamenduen kontsumoen eta portaeren estandarrak analizatu daitezke, eta energi eskariak aurreikusi daitezke, erabakiak eraginkortasunez hartzeko.

Enpresa berriaren zerbitzuen jarduera esparruak izango dira industri sektorea, sozio-sanitarioa, banaketa, hotelak/egoitzak eta nekazaritzako elikadura. Halaber, bere eskaintzaren barruan hainbat tresna finantzario ere sartzen dira, bezeroekin batera proiektuei aurre egiteko. 

 

 

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

Erosketa ataria

Ingeniaritza eta arkitektura

Automatika, informatika industriala eta telekomunikazioak