Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
EROSKIren Euskal Autonomia Erkidegoko salmenten %85 bazkide bezeroei egiten zaie dagoeneko
EROSKI Klub bazkide-bezeroenganako harreman-programa berriak hilabete egin du, eta aurreikuspen guztiak gainditu ditu. EROSKIk Euskal Autonomia Erkidegoan dituen salmenten %85 bazkide-bezeroei egiten dizkie; Espainiako batez bestekoa baino hamabi puntu gorago dago hori, baina han ere dagoeneko konpainiaren salmenten %73 baino gehiago daude fidelizatuta.
"Pozez harrituta gaude klubak bezeroengan izan duen harrerarekin eta hartu duen garrantziarekin", esan du Martin Gandiagak, EROSKIko Marketing zuzendariak. Lehen hilabete honetan, EROSKIk zortzi milioi euroko aurrezpen transferentzia egin die bazkide-bezeroei, bai ordainlekuan izandako beherapenen bidez bai eskaintza berezien bidez, zeinak bazkide-bezeroaren txartel berriaren saldoan pilatzen diren.
EROSKI Klubak markak eta bezeroek duten harremana eraldatuko du, baina, era berean, kooperatibaren salmentak pizten ari da, EROSKI Kluba martxan jarri zenetik lau puntu hobetu baita joera.
Gainera, EROSKI Klubak balio izan du Travel Clubaren programa indartzeko; 350.000 lagun berrik eman dute izena, eta %23 puntu gehiago oparitu zaizkie bezeroei. Hasi zenetik, EROSKIko bazkide-bezeroek 130 milioi Travel Club puntu lortu dituzte; puntu kopuru hori Londresera joateko 5.800 txartel erosteko heinekoa da, edo Martin Berasategik sinatutako mahaiko 26.000 tresna erosteko heinekoa.
"Arrakasta berehalakoa izan du EROSKI Klubak gure supermerkatuetan, hipermerkatuetan eta gasolindegietan, eta, gainera, ikusten ari gara EROSKI Klub txartel berria gero eta gehiago ari dela zabaltzen bestelako negozioetan, hala nola optiketan eta bidaia eta sakelako telefono agentzietan", esan du Gandiagak. "Gabonetako kanpaina bazkide-bezeroei begira jarrita dago, bereziki. Haiek erakusten dute gurekin loturarik handiena, eta haiengan jartzen ditugu ahalegin guztiak, lehentasunezko tratua izan dezaten".
EROSKI Kluba 2016ko Plan Estrategikoaren eraldaketaren parte da, eta amaiera ematen dio "Zurekin" eredu komertzial berriaren diseinuari; bitarte honetan, ez dira soilik dendak eraldatu, kultur aldaketa bat ere gertatu da: bazkide-bezeroak protagonismo handia hartu du, EROSKI den kontsumo kooperatibaren nortasunak eskatzen duen bezala; izan ere, kontsumitzailearen eta langileen proiektu kolektibo moduan ikusten du proiektu hori kooperatibak.
Salmentak lau puntu igo dira
"Gure bazkideei dirua aurrezteko modua ematen die EROSKI Klubak, freskoen kalitatea batere apaldu gabe, tokiko produktuekiko konpromisoa beteta eta produktu sorta zabalari eutsita, erosleak aukera zabalagoa izan dezan, eta ikusten dugu bezeroek hori aitortzen digutela", adierazi du Gandiagak.
Travel Clubera lotuta dauden 10.000 saltokitan baino gehiagotan erabil daiteke
EROSKIko bazkide-bezeroek EROSKI Klub txartel berria erabil dezakete Travel Club programara lotuta dauden beste 30 enpresatan, eta, guztira, 10.000 saltoki baino gehiagoko sarea osatzen dute.
Bezeroari erraztasuna ematearren, EROSKI Klub eta Travel Club txartelak lotuta, bata nahiz bestea erabili ahal dira puntuak eskuratzeko bai EROSKIn bai Travel Clubera atxikia den beste edozein saltokitan.
Lotura eta beherapen estrategia honi Travel Clubaren puntuen balioa eta koalizio ikuspuntua gehituta, banaketan bakarrak diren abantaila berezien multzoa eta fidelizatzeko proposamen berritzailea eskuratzen dira.