MONDRAGONek parte hartuko du Europako Industriari buruzko gailurrean

“EU Industry Days 2021”-en laugarren edizioa otsailaren 22tik 26ra egingo da Bruselan (ekitaldi telematikoa) eta MONDRAGONek hitzordua du bertan, birkualifikazioa hizpide hartuta.
2021/02/09

Europako Batzordeak industriaren gainean antolatzen duen ekitaldi Nagusia da "EU Industry Days 2021". Lehen mailako hizlariak biltzen dituen foroa da, besteak beste, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakaria, David Sassoli Europako Parlamentuko lehendakaria eta Thierry Breton EBko Barne Merkatuko komisarioa.

 

Esan bezala, “EU Industry Days 2021”-en laugarren edizioa otsailaren 22tik 26ra egingo da Bruselan (ekitaldi telematikoa). Eta MONDRAGONek  "Langileen gaitasunak garatzea, lan elkartuko kooperatiben bidez" saioa eskainiko du bertan, otsailaren 24an, 15:45ean. Iñigo Albizuri, Korporazioaren Harreman Instituzionaleko zuzendaria eta Cicopako presidentea arituko da hizlari lanetan.

Esteka honetan (www.euindustrydays.eu) egin daitezke hitzordurako erregistroak.