Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du

Korporazioak gonbidatuta bisitatu zuen bertatik bertara Esperientzia Kooperatiboa. Harriduraz entzun zituen taldearen inguruko historia, jardueren gaur egungo aniztasuna eta etorkizuneko aukerak.
Card image cap
Olandixon hartutako irudia, Korporazioaren egoitzatik gertu, Udalatx atzean duela.
2024/04/15

Pablo Hernández de Cos Arrasateraino (Gipuzkoa) hurbildu zen joan den ostiralean, kooperatiba taldea bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Gobernadorea, Europako Banku Zentraleko Gobernu Kontseiluko kide izateaz gain, Bilbon Elkargik antolatutako Finanza Foroan parte hartzetik zetorren. Iñigo Ucín Korporazioko Kontseilu Nagusiko presidenteak egin zion harrera. Han izan ziren, baita ere, Pello Rodríguez, aurtengo abuztuaren 1etik aurrera Ucín karguan ordezkatuko duena; eta Adolfo Plaza eta Xabier Egibar, Laboral Kutxako presidentea eta zuzendari nagusia, hurrenez hurren.

ikerlanen.jpg

Gobernadoreak lehen geldialdia Ikerlanen egin zuen, aurten 50. urteurrena betetzen duen zentro teknologikoan, eta ondoren lan-bilera eta bazkaria egin zituzten. Topaketan zehar, Jose Maria Ormaetxea, Esperientziaren bazkide fundatzailea, Espainiako Bankuaren bileretara joan zeneko garaiak gogoratu zituzten, besteak beste. Era berean, gobernadorea benetan txundituta agertu zen taldearen dimentsioarekin, eta "eredu hau gehiago ezagutzea lortu behar duzue" iradoki zuen.

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Ikerketa zentro teknologikoa