Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Automozio osagaiak
Irakurriena
- 1. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 2. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 3. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 4. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 5. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 6. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 7. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 8. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 9. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 10. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
Belaunaldien arteko erreleboa: nola saihestu talentuaren eta ezagutzaren ihesa
Azkenaldian asko hitz egiten da talentua erakartzearen eta atxikitzearen garrantziaz. Baina talentuaren ihesaldi garrantzitsu bat gertatzen da norbaitek, funtsezko postu batean, erakundea uzten duenean eta bere ezagutza galtzen denean, inori transmititu ez zaiolako. Ikuspegi ekonomikotik eta, askotan, estrategikotik, horrek oso kostu handia du enpresarentzat.
Belaunaldien arteko erreleboa ez da gauza erraza, ordezkatzeak esan nahi baitu ikasitakoa hirugarrenei transmititzea. "Partekatu" egin behar da, "ez galtzeko", urteetako esperientzia profesionalaren eraginez irabazitakoak iraun dezan, jasotzen duenaren estilora egokituz.
Metodologia
Metodologia falta da enpresan belaunaldien arteko errelebo-prozesu batek dituen oztopo nagusien artean, Belaunaldien arteko Errelebo Komunitateak (Change Community) gaur egun MLAKOOPek, Deustuko Unibertsitateak, Fagor Ederlanek eta Iseak osatzen duten ikerketaren arabera. Negozioaren jarduera nagusiak eskatzen duen ahalegina dela-eta, arduradun nagusiek ezin dute denborarik izan aldaketa ordenatua bermatuko duen prozedura bat egiteko.
Belaunaldien arteko erreleboa euskal enpresaburuen kezketako bat izan ohi da, eta areagotu egin da azken urteotan, negozioen jabeak erretiro-adinera hurbiltzen hasi direnean.
Ekitaldian izena emateko aukera duzu honako estekan: www9.mondragonlingua.com/campaigns/2024/jornadas-mlakoop/email.html