Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Kontsumitzaileek Eroski aukeratu dute on line supermerkaturik onena bosgarren urtez jarraian
Beste behin irabazi du EROSKIk 'Urteko Webshop'-a online supermerkatuen kategorian, 2020-2021eko Merkataritza Sarien barruan. Espainian dagoen kontsumitzaile lehiaketarik handiena da, eta retail-aren saileko merkatu azterketarik handienetako bat egiten du. Bozketan, honelako aldaerak baloratu dituzte kontsumitzaileek beren gogobetetze mailaren arabera: kalitate-prezio erlazioa, produktu sortaren ugaritasuna, bezeroarenganako zerbitzua, eskariak eramateko zerbitzua, promozioak eta eskaintzak, ordaintzeko erak eta erabiltzailearen esperientzia.
Eroski online-k beste 3.000 erreferentziatan zabaldu du eskaintza, bezeroen beharrak ahalik eta gehiena estaltzen dituela ziurtatzeko.
Gaur egungo kontsumitzaileek eskatzen duten horretara egokitua dago Eroskiren on line negozio eredua. Eredu hori indartu egin da Covid-19ak eragindako osasun krisia dela medio, eta eutsi egin dio hazkunde erritmoari. "2021ean, bikoiztu egin ditugu pandemia aurreko salmenta zifrak. Konfinamenduan Eroskiren online supermerkatua hautatu duten ia bezero berrien erdiak gurekin gelditu dira", azaldu du Eroskiren Online Negozioen zuzendariak, Mari Mar Escrigek.
Hobekuntza etengabea: sorta zabaltzea eta segurtasun ziurtagiria
Eroski online supermerkatuak 15.000 erreferentzia baino gehiago ditu elikagaietan eta freskoetan, eta aurten zabaldu egin du sorta hori elikadura arlokoak ez diren beste 3.000 erreferentzia sartuta, ziurtatzeko bezeroen beharrak ahalik eta gehiena estalita daudela erosketa egiten dutenean. Eskaintza komertzialik handiena egiten du, dendetako prezio eta promozio berberekin, gainera. Horrela, kanal guztietan bermatua gelditzen da erosketa uniformearen esperientzia.
Era berean, TLS protokoloaren bertsio aurreratua ezarrita, Qualys (A+) segurtasun kalifikazio gorena lortu du Eroski online-k. "Segurtasuna izan da betidanik gure merkataritza elektronikora sartzeko mugetako bat. Eroski online-n indartu egin dugu segurtasun maila protokolo aurreratuak ipinita, eta Qualys konpainiaren kalifikazio gorenarekin ziurtatuak izan dira, bera da liderra segurtasun soluzioetan", azaldu du Eroskiren Online Negozioaren zuzendariak.
Kanal ugariko supermerkatua
Gainera, Eroskik jarraitzen du kanalak are gehiago ugaritzeko lanean. Orain berriki, online eskariak emateko modalitatea zabaldu du Bizkaian, armairu adimendunekin. Zerbitzua, zehazki, Leioako Eroski Artea hipermerkatuan dago eskura. Sistema horrek erosketak hartzeko gure proposamena indartzen du erkidego honetan. Eroskik 2020an jada ipini zuen bat, Arrasaten duen hipermerkatuan (Gipuzkoa), eta aitzindaria izan zen EAEko banaketan. "Gure bezeroek oso ondo iritzi diote Arrasateko armairu adimendunen bidez online eskariak jasotzeko sistema honen esperientziari. Batez ere erosotasuna estimatzen dute, erosketa berek nahi duten orduan har baitezakete, eta horrekin batera zerbitzua doan izatea", azaldu du Escrigek.
Gaur egungo kontsumitzaileek eskatzen duten horretara egokitua dago ERroskiren on line negozio eredua. Supermerkatu bizkorra eta eraginkorra da, edozein gailutara egokitua. Bezeroen erosketa esperientzia hobetzen du, eta, gainera, erosketa denbora laburrean egiten laguntzeko erraztasunak ematen ditu (denda fisikoan egindako erosketak, azken eskariak, zerrendak...). Horretaz gainera, Eroskik online egindako eskariak eskura emateko lau modalitate ditu. Ohi bezala, etxera eramatea; bera da zerbitzua EAE, Nafarroa eta Balear osoan eskaintzen duen bakarra, eta, gainera, erosketa egunean bertan ordu gutxiren buruan eramateko zerbitzua dauka. Hala berean, etxean zain egon ezin dutenentzat, 45 bilgune ditu, askotariko kanaletakoak: dendakoa, autoz zein oinez jasotzeko, eta armairu adimendunak; guztiak ere doakoak eta 4 ordu igaro baino lehenago eramateko prest izaten dutenak.