Mugikortasuneko eragozpenak Frantziako Tourraren irteera dela-eta

Frantziako Tourraren irteerak uztailaren 1, 2 eta 3an eragingo dituen eragozpen guztien berri ematen duen gida praktikoa kaleratu dute antolatzaileek. Horrez gain, Euskadiko trafikoaren webgunea ere uneoro eguneratuta egongo da.
Card image cap
2023/06/28

Euskadik Frantziako Tourraren irteera hartuko du aurten eta milaka pertsona eta ibilgailu mobilizatuko ditu uztailaren 1ean, 2an eta 3an, eta eragozpen nabarmenak eragingo ditu pertsonen, ibilgailuen eta merkantzien mugikortasunean. Hiru etapa horietan zehar, lasterketak euskaldunen aisialdi eta jarduera profesionaletan eragina izango du, txirrindulariak ehun bat udalerritan ibiliko direla kontuan hartuta.

Erakunde antolatzaile guztiak, ahal den neurrian, lasterketak eragingo dituen afekzio horiek txikiagotzeko lanean ari dira. Hori dela eta, jakinarazpen hau bidaltzen dute, herritarrek eta enpresek beren mugikortasuna garaiz planifikatu dezaten.

Informazio praktikoa

Trafikoaren gaineko eragin orokorrak hiru egun horietako 08:00etatik 18:00etara luzatuko dira gutxienez, lasterketa igarotzen den tokietatik eta beren inguruneetatik. Horregatik, herritarrei eta enpresei eskatzen zaie behar besteko aurrerapenaz antola ditzatela egun horietan egingo dituzten joan-etorriak eta jarduerak. Gomendio orokor gisa, uztailaren 1, 2 eta 3an garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.

Halaber, Le Grand Départ-en webgunean (http://www.letour.euskadi.eus) afekzio guztiak, aholku praktikoen gida bat, Euskadiko trafikoaren webgunerako sarbide zuzena eta hiru etapei buruzko informazio zehatza kontsulta daitezke. Waze aplikazioan ere ezagutu daitezke afekzio horiek.

Eragozpen guztiak etapaka jasotzen dituen dosierra