Ausolanek errekurtsoa aurkeztuko dio Lehiaren Euskal Agintaritzaren ebazpenari

Ausolan Taldeak jakinarazi du "Lehiaren Euskal Agintaritzaren ebazpenari errekurtsoa jarriko diola ahal bezain pronto"
Card image cap
2016/02/12

Lehiaren Euskal Agintaritzak 18 milioi euroko zigorra ezarri zien Euskadiko eskola publikoetan jantoki zerbitzua eskaintzen duten 8 enpresari, merkatua euren artean banatzeagatik. Ebazpenaren arabera, "frogatuta dago, gutxienez hamar ikasturtez merkatua euren artean banatu zirela. Akordio horrek diru-kutxa publikoan galera garrantzitsua eragin du eta zerbitzuen erabiltzaileentzat kaltegarria izan da".

Ausolan Taldeak, bere komunikatuan adierazi du, bere jokatzeko era eta jarrera beti ere legezkotasunean oinarritu dela eta inoiz ez duela "Lehiaren kontrako eta berau murriztearen aldeko ezer egin". Era berean, Ausolanek adierazi du bere eskaintza beti homologatua eta konpetitiboa izan dela, Eusko Jaurlaritzak kontrolatutako eta "merkatura egokitutako prezioen barruan eta bezero ezberdinen beharrei egokituta".

Komunikatu guztia irakurri nahi izanez gero: Ausolanen komunikatua.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak