Industria Diseinuko Arrautza jaurtiketa lehiaketa indarberrituta itzuli da pandemiaren ondoren

Mondragon Unibertsitateko 66 ikaslek eta 21 taldek hartu dute parte gaur Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketan, Arrasaten, Iturrripeko kanpusean egin den ekitaldian.
Card image cap
Diseinu onenaren saria Gorriontxu taldeak eskuratu du. Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko lehen mailako ikasleak: Idoia Baztarrika, Eider Etxegarai eta Nerea Manso.
2022/05/12

Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa ezagun bilakatu da Mondragon Unibertsitatearen mugetatik kanpo. Industria Diseinuko Berrikuntza taldeak antolatuta, lehiaketaren XXIII. edizioa izan da aurtengoa, eta 66 ikaslek eta 21 taldek parte hartu dute. Bi urtez antolatu gabe egon ondoren, COVID-19aren ondorioz, indarberrituta itzuli da San Pankrazio jaiaren baitan. 

Parte-hartzaileek zenbait erronka gainditu behar dituzte: Arrautza ahalik eta urrunen jaurtitzea, apurtu gabe; prototipo berritzaile eta estetikoki erakargarria eraikitzea, eta hegaldi ikusgarria lortzea.

Jaurtitzean arrautza ongien babesten duen tramankulua egin duten Goi Eskola Politeknikoko ikasle eta langileen lana saritzen du lehiaketak, eta helburu bikoitza du: batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta, bestetik, lehiaketaren bitartez, ikasleen artean motibazioa sustatzea.  

Arrautza-jaurtiketa

Agerian dagoen tamaina ertaineko oilo-arrautza (egosi gabe eta ozpinetan busti gabe), kartoi mehea (200 g), soka (fardel-haria) eta ukipen-kola izan dira jaurtiketa-tramankulua diseinatzeko parte-hartzaileek erabil zezaketen material bakarrak. Behin eraikitakoan, hainbat oztopo gainditu behar izan dituzte: arrautza ahalik eta urrunen jaurtitzea, apurtu gabe; prototipo berritzaile eta estetikoki erakargarria eraikitzea, eta hegaldi ikusgarria lortzea.

Hiru kategoria daude (diseinua, hegaldia eta aipamen berezia), industria-diseinuko lanik eraginkorrena eta berritzaileena saritzeko. Gainera, arrautza garraiatzeko tramankulua pintatu egin ahal izan dute parte-hartzaileek, tenperak, errotuladoreak edo bestelako materialak erabiliz.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Liburutegiaren eraikinaren (7. eraikinaren) hirugarren solairuko leihoa izan da aukeraturiko lekua. Handik, 15 metroko altueratik, ikasleek futbol-zelairantz bota dituzte arrautzak, beren tramankuluak erabiliz.

Arrautza jaurtitzeko jarduera Goi Eskola Politeknikoak San Pankrazio zaindariaren eguna ospatzeko antolatzen dituen ekintzen barruan egiten da. Lehiaketaz gain, kirol-bideojokoen lehiaketak, kirol-jokoak eta -jarduerak, eta kontzertuak egon dira.   

Irabazleak:

Premio mayor distancia.jpg

Hegaldirin luzeena eta urrutien iristen dena: arroza kubatar erara, Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko lehen mailako hiru ikaslek irabazi dute. 10,5 metrora iritsi da beraien jaurtiketa. Argazkiak irabazleak: Yoselin Natalia Gantxozo, Nahia Perez eta Eneko Barcina.

Hegaldirik politena Lola Taldeak eskuratu du. Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko lehen mailako Jon Castillo, Olaian Sanzberro, Nagore Arrazola eta Nahia Astorkia. Eta Diseinu onenaren saria Gorriontxu taldearentzat izan da. Industria Diseinuko Ingeniaritza Graduko lehen mailako Idoia Baztarrika, Eider Etxegarai eta Nerea Mansok osatutako taldearentzat.

 

Irakaskuntza unibertsitate zentroa