DANOBATek planta berria inauguratu du Piamonten (Italia)

Konpainiak Italian duen posizionamendua indartu nahi du, Alemaniaren ondoren Italia baita makina-erremintaren bigarren merkatua Europan.
Card image cap
2018/06/22

Nazioartean zabaltzeko egiten ari den kanpaina indartzeko asmoarekin, DANOBAT makina-erreminten fabrikatzaileak 2.500 m2-ko lantegi bat inauguratu du Italiaren iparraldean. Instalazioa da ekoizpenerako soluzio aurreratuen enpresak Alpeez bestaldeko herrialdean egin duen lehen ezarpen fisikoa.

DANOBAT-PLANTA ITALIA

DANOBATen nabe berria Piemonteko Bistagno udalerrian ireki da, Milanetik 140 bat kilometrora, eta irekiera ekitaldia gaur izan da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekaren diputatu Ainhoa Aizpuru eta Piemonteko eskualde italiarreko lehendakari Sergio Chiamparino aurrean zeudela, beste agintari batzuen artean.

Ekitaldian egon ziren, baita ere, DANOBATeko zuzendari gerente Xabier Alzaga, DANOBATGROUPeko zuzendari nagusi Pello Rodriguez eta Mondragon Korporazioko lehendakari Iñigo Ucin.

DANOBAT-PLANTA ITALIA

“Instalazio berri hau negozio aukera berriak esploratzeko pentsatuta dago, bai eta egun ditugun eta etorkizunean edukiko ditugun bezeroei balio erantsi handiko zerbitzu teknikoa eta salmenta ostekoa eskaintzeko ere, hurbiltasuna, gertutasuna eta bikaintasuna zerbitzu horien ezaugarri nagusiak izanik”, ziurtatu zuen Xabier Alzagak.

Mekanizazio proba pertsonalizatuak egiteko balioko du lekuak, eta bertan egin ahal izango dira, baita ere, garapen teknologikorik aurreratuenak dituzten azken belaunaldiko ekipamenduen erakusketak.

Lantegi berrian lan egingo duen profesional taldea trebakuntza handiko profilek osatuta dago, tartean direla saiakuntzak egiten eta zerbitzuak espezializatuta dauden 10 ingeniari.

Lantegi berri honetako espezialistak bezeroen ondoan egongo dira laguntzen soluzioaren bizitza ziklo osoan, baita aurretiazko azterketetan, prest jartzean, makina martxan jartzean eta makinaren eragiketa guztietan ere.

Horretaz aparte, artezketa teknologien gaineko prestakuntza eta trebakuntza emango dute eta zerbitzuak eskaini ere, neurrirako mekanizazio soluzioak eskaintzeko, jada ekoizten ari diren osagaien fabrikazio prozesuak optimizatzeko, makinak birdiseinatzeko eta ekipoak pieza berriak fabrikatzeko moldatzeko ere, makinen funtzionamenduari ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta makinen bizitza zikloa luzatzeko.

DANOBAT-PLANTA ITALIA

Digitalizazioa etorkizuneko lantegietarako 
Lekuan, halaber, konpainiaren bezero italiarren esku jarriko da DANOBATek 4.0 industriaren kontzepturik aurreratuenetan oinarrituta duen balio digitaleko proposamena.

“DANOBATen zerbitzu digitalek makinen kudeaketa adimenduna eskaintzea, mantentze lanen estrategiak hobetzea, ekipoen lehiakortasuna handitzea eta fabrikazio lantegien ekoizpena optimizatzea dute helburu”, gehitu zuen Alzagak.

Fabrikazio ingurune adimendunak, interkonektatuak, automatizatuak eta erabakiak autonomoki hartzeko gaitasuna dutenak eraikitzen laguntzea bilatzen du horrela Gipuzkoako enpresak.

Lantegi berri honekin euskal konpainiak Elgoibarren gaur egun duen bikaintasun zentroaren antzeko beste leku bat eduki ahal izango du Italian, eta bertan mekanizazio probak egin ahal izango dira bezeroak bere premietarako egokiena den soluzioa aukeratu eta inbertsioa berme guztiekin egin ahal dezan. DANOBAT-PLANTA ITALIA

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa