Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Lehenengo hartu-emana Konfekoop eta Lan eta Enplegu Sailaren artean
Gaur goizean lan bilera instituzionala izan da Konfekoop-eko eta Gobernuko lehendakaritzaordearen eta Lan eta Enplegu Saileko ordezkarien artean. Gobernuaren ordezkari gisa Idoia Mendiak parte hartu du, Jon Azkue sailburuordearekin eta Ekonomia Sozialeko zuzendari den Jokin Diazekin batera.
Konfekoop-eko ordezkaritza, berriz, Rosa Lavin presidenteak, Patxi Olabarria presidenteordeak, Agustin Mendiola zuzendariak eta Iñaki Nubla idazkari teknikoak osatu dute. Bilerak balio izan du kooperatiben gaur egungo zenbaki nagusiak Gobernuko ordezkaritzari helarazteko. Hala, gaur egun, Euskadin, 1.260 kooperatiba daude, 60.000 lanpostu zuzen eta 11.000 milioioko fakturazioa sortzen dutelarik, horietako asko, ia %60 nazioarteko salmentetan oinarrituta.
Sektore anitzetan aurki daitezke kooperatibak gaur egun, bai industria sektorean edo eta zerbitzuetan, eraikuntzan, garraioan, banaketan, nekazaritzako elikagaien sektorean, hezkuntzan eta banka sektorean besteak beste.
Kooperatibismoaren ekarpena
Konfekoopen esanetan, enpleguaren sorkuntzan, 2019an, kooperatibek 2.193 lanpostu berri sortu dituzte. Hala, horren guztiaren berri bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du lehendakariordeak.
2020 urteari dagokionez, nahiz eta egoera kezkagarria izan, Konfekoopek espero du kooperatibagintzak enplegua sortzen jarraitzea, "bai, behintzat, sektore batzuetan".
Gaurko bileran, era berean, Euskadiko Kooperatibagintzaren araudiaren garapenaz ere aritu dira. Eusko legebiltzarrean onartu zen kooperatiben lege berria eta badira zenbait arlo oraindik orain garatzear daudenak, bereziki Euskadiko kooperatiben erregistroari eta kooperatiben ikuskaritzari lotuak. Estatutuen egokitzapenen inguruan egon daitezkeen azken aldaketak eta egokitzapenak ere aztertu dituzte gaurkoan.
Konfekoop-eko ordezkaritzak, egungo egoerak kezkatuta, mekanismo bat martxan jartzeko eskatu dio Mendiari. "Helburua da era bateratuan aztertu, planifikatu eta kudeatu Euskadiko kooperatibagintza, eredu eta aukera modura. Kooperatibak sustatuz eta hedatuz, bitarteko bikainak baitira Euskadiren berreraikitze soziala eta ekonomikoa bideratzeko".
"Euskadin sustrai sendoak dituzten enpresak bultzatzea eta, aldi berean, etorkizun handiko enpresak sustatzea nahi badute Euskadiko kooperatibagintza alboan izango dute", gaineratu dute Konfekoop-eko ordezkariek.