Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Tulankide.com-ek bere apustu komunikatiboa sendotu du 2023an, 205.000 bisitariren langa gaindituz
2020n aldizkari korporatiboaren online kanalak marka guztiak hautsi zituen eta 245.000 bisita jaso zituen. Pandemiak zerikusi zuzena izan zuen audientzien hazkunde orokorrean eta Tulankidek nabarmen igarri zuen. 2021 urtean 'normalitatera' itzuli zen egoera eta bisitarien kopuruak behera egin zuen, 183.325 bisitarira iritsiz. Naiz eta jeitsiera nabarmena izan, egoera konkretuari erantzuten zion, eta Tulankide.com-ek beste hedabide batzuk baino jeitsiera txikiagoa izan zuen.
Hizkuntza aukeraketari dagokionez, gure jarraitzaileen %75 gaztelaniazko kanalera sartzen dira, %22 euskarazkora eta %3 ingelesezko kanalera
2022 eta 2023 urteak, berriz, jarraitzaile kopuruaren hazkundearen urteak izan dira eta MONDRAGONen aldizkari digitalak 205 mila bisitarien langa gainditu du bi urteetan.
Gorka Etxabe, Josan Martinez, Usoa Agirre, Gorka Zubizarreta, Victor Nuñez, Leire Moñux (TU Lankideko erredakzioko kideak) eta Javier Marcos (TU Lankideko zuzendaria).
Hizkuntza aukeraketa
Hizkuntza aukeraketari dagokionez, gure jarraitzaileen %75 gaztelaniazko kanalera sartzen dira, %22 euskarazkora eta %3 ingelesezko kanalera. Bisitari gehienak mugikorretatik konektatzen dira, baina portatiletik edo eta tabletetik sartzen direnek, denbora gehiago egiten dute aldizkarian.
2023an jarraipen eta inpaktu gehien izan duten albisteen artean, lau dira bereziki irakurle gehien izan dituztenak hurrenez hurren: Bihar negozioaren aurkezpena, MONDRAGON Foroaren gaineko albisteak, Arabarren egoitzaren inaugurazioaren gainekoak eta MONDRAGON Korporazioko presidente berriaren izendapenaren kronikak.
Tulankide.com agerkariaren hazkundea sare sozialetan
Aldizkariaren presentziak gora egin du sare sozialetan, eta bereziki Linkedinen, non gaur egun 2.605 jarraitzaile dituen Tulankidek. Agerkarian argitaratzen diren albiste, iritzi, elkarrizketa, erreportaje, bideo eta podcast guztiak Linkedinen argitaratzen dira ondoren, eta bertatik pertsona asko gerturatzen dira webgunera. Hain justu ere, Linkedin bera ere, oso kanal egokia da MONDRAGONen gaineko aktualitatea jarraitzeko eta tulankide.com-en edukiak jasotzeko. Instagramen eta X-en (lehengo Twitter) jarraitzaile kopuruak ere gora egin du.
Aldizkariaren presentziak gora egin du sare sozialetan, eta bereziki Linkedinen, non gaur egun 2.605 jarraitzaile dituen
Hamabosteroko buletina
TU Lankidek arrakastarekin burutzen ari den beste estrategia bat da buletinarena (newsletter). Hala, hamabost egunero, albisterik garrantzitsuenekin buletin baten bidalketa egiten da eta sekulako emaitzak eskaintzen ditu bidalketa honek. Izan ere, %46k irekitzen du albisteren bat. Fidelizazio estrategian eta harpidedun berriak erakartzeko estrategian pauso garrantzitsua izan da hau ere. Bideoei dagokienez, 2023an guztira 40 bideo argitaratu ditu tulankide.com-ek, eta bideorik ikusiena Bihar enpresaren sorrerarena izan da.