Euskara planen erakusleihoa: LKS Next

Arrasate, Donostia eta Bilbon du egoitza eta aurrera begira, bezeroari euskaraz eskaintzen zaion zerbitzua indartzea da erronka.
Card image cap
2019/09/23

Kooperatiba: LKS Next

Kokapena: Arrasate eta Zuatzu-Donostia (Gipuzkoa) / Zamudio eta Bilbo (Bizkaia). 

Euskara planaren indarguneak:

  • Euskarazko zerbitzua indartzeko proba pilotuak abian.
  • Langileen ezagutza tasa: 3tik 2 elebidunak.

Lorpen nagusiak:

  • Hizkuntza irizpideak onartuta eta indarrean.
  • Organoetatik euskara planari jarraipena egiten zaio (adierazleen aginte-panela).
  • Zerbitzua euskaraz eskaini ahal izateko bezero potentzialen identifikazioa eta azterketa eginda. 
  • Bikain ziurtagiria (Zilarra) eskuratu zen 2016an.

Egungo erronkak:

  • Bezeroari euskaraz eskaintzen zaion zerbitzua indartzea eta etorkizunerako oinarriak bermatzea, pro-aktibotasuna landu. 
  • Profesional euskaldunen euskarazko gaikuntza eta prestakuntza indartzea.
  • Barne erabileran eta leialtasunean eragiten jarraitzea: ahozko erabileran, bileretan, tresna informatikoen erabileran...

Bizpahiru adierazle

  • Elebitasun tasa: %67
  • Ahozko erabilera: 2019an egindako ahozko neurketen arabera, elkarrizketen %33 euskaraz dira; %77ko leialtasuna (euskaldunen artean euskaraz egindako elkarrizketak)
  • 2019ko Batzar Nagusian euskararen erabilera, %33 (ahoz %20).
  • Barne komunikazioan, jakinarazpenak eta mezu orokorrak: %98 ele bietan.

 

Irtenbide profesionalak.