IDEKOk lankidetza hitzarmen estrategikoa sinatu du ALDAKIN Taldearekin

Fabrikazio industriarako soluzio robotikoen eta automatizaziokoaren garapenean erreferente nagusienetako bat.
Card image cap
Hitzarmena Ibai Inciarte ALDAKINeko I+G zuzendariak, eta Nerea Aranguren IDEKOko zuzendari nagusiak sinatu dute.
2020/02/06

Erakunde bien arteko lankidetza aholkularitza teknologikoaren esparrura zabalduko da eta ALDAKINen industria jarduerarekin harremana duten IDEKOk garatutako aurrerapen teknologikoen eremura.

“Hitzarmen estrategiko berri horrek IDEKOren konpromisoa indartuko du lehiakortasunarekin eta enpresa garapenarekin eta industria ehunera ezagutza eta teknologia transferitzeko gure nahia indartzen du”, azaldu du IDEKOko zuzendari nagusia den Nerea Arangurenek.

Manufaktura Industria

ALDAKINek 30 urte baino gehiagoko esperientzia metatu du manufaktura industriarako automatizazioko soluzio integralak diseinatu eta garatzen.  Taldeak, egoitzak dauzka Nafarroa, Araba eta Gipuzkoan eta esperientzia handia dauka robotika industrial eta kolaboratiboan, eta espezializatuta dago bisio artifizialaren bidezko industria prozesuen automatizazioan (2D eta 3D). ALDAKINek soluzio integralak eskaintzen ditu sistema industrialen prozesuen diseinutik hasi eta instalazioa eta  mantentzea arte.

Lankidetza hitzarmen horren bitartez, IDEKOk beharrezko aholkularitza teknologikoa eskainiko dio ALDAKINi euskal taldeak bere I+G+b eta kualifikazio altuko estrategia hedatu dezan, horrek gidatuko baitu sektorearen erantzunak emateko orduan.  

Ikerketa zentroak taldearen eskutan jarriko ditu bere instalazio eta ekipamenduak ere proiektu berriak eta soluzioak probatu eta garatzeko bere Ikerketa eta Garapenaren estrategiaren barruan.

Marka eta langile transferentzia

Azkenik, bien artean sinatutako hitzarmena markaren irudiaren eta giza kapitalaren esparrura hedatuko da. Alde batetik, ALDAKINek bere marka IDEKOren markarekin erlazionatu ahal izango du bere irudia indartzeko eta bien arteko lankidetza estrategikoa erakusteko.  Eta bestalde, taldeak zentro teknologikoko ikerketa taldearen gaineko informazioa izango du,  bere kontratazioa aukeratu ahal izateko, bai formazio espezifikoa duen langileen planifikatutako transferentzia bada, eta baita IDEKO formazioko azken zatika burutzen ari diren langileak direnean ere, hala nola, beken bidezkoak, gradu amaierako proiektuak eta master amaiera eta doktoretzak.

IDEKOk bultzatzen duen lankidetza eredu horrek oinarrizko tresna bat osatzen du, alde batetik, profesionalen espezializazioa eta trebakuntza kontsolidatzeko eta bestalde, talentua gordetzeko.

Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa