Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Mondragon Unibertsitateak ateak irekiko ditu bere eskaintza akademikoa ezagutzera emateko
Mondragon Unibertsitateak 2016ko abenduan eta 2017ko ekainean ateak irekitzeko 39 jardunaldi egingo ditu, lau fakultateen ingeniaritzaren, enpresagintzaren, humanitateen eta gastronomiaren arloetako eskaintza akademikoa aurkezteko. Ateak irekitzeko jardunaldi horiek Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat eta horien gurasoentzat antolatu dira. Bi ordu ingurukoak izango dira eta arlo bakoitzeko graduak aurkeztuko dituzte zehatz-mehatz. Gainera, saio bakoitzean, iritziak trukatu eta zalantzak argitu ahal izango dira graduetako koordinatzaileekin.
Goi Eskola Politeknikoa
Goi Eskola Politeknikoan, ateak irekitzeko 14 jardunaldi egingo dira, ingeniaritzaren arloan. Campusak ditu Arrasaten, Ordizian eta Donostialdean. Mondragon Unibertsitateak ingeniaritzako zortzi gradu eskaintzen ditu: Mekanika, Industria Elektronika, Informatika, Industria Diseinua, Industria Antolakuntza, Energia, Biomedikuntza eta Ekoteknologia Industria Prozesuetan –azken hirurak Donostialdean–.
Arrasateko Campusa. Areto nagusia
- Abenduak 17, larunbata. 10:30
- Otsailak 11, larunbata. 10:30
- Apirilak 27, osteguna. 17:30
- Maiatzak 20, larunbata. 10:30
Goierriko Campusa. Areto nagusia
- Urtarrilak 19, osteguna. 17:30
- Martxoak 4, larunbata. 10:30
- Maiatzak 4, osteguna. 17:30
Donostialdeko Campusa. Orona Ideo
- Abenduak 15, osteguna. 17:30
- Otsailak 4, larunbata. 10:30
- Martxoak 11, larunbata. 10:30
- Maiatzak 20, larunbata. 10:30
Jardunaldi informatiboa Donostian. Kursaalen
- Abenduak 13, asteartea. 18:00
Jardunaldi informatiboa Gasteizen. Europa Jauregian
- Urtarrilak 24, asteartea. 18:00
Enpresa Zientzien / Enpresagintza Fakultatea
Enpresagintza Fakultateak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua eta Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradua (LEINN) ematen ditu. LEINNek campusak ditu Oñatin, Bilbon eta Bidasoan, eta Madrilen, Bartzelonan eta Valentzian ematen diren laborategiak. Aurten fakultateak guztira ateak irekitzeko 13 jardunaldi hartuko ditu.
Oñatiko Campusa. Areto Nagusia
- Abenduak 17, larunbata. 11:00
- Otsailak 11, larunbata. 11:00
- Martxoak 11, larunbata. 11:00
- Apirilak 6, osteguna. 18:00
- Maiatzak 25, osteguna 18:00
Bidasoako Campusa. Areto Nagusia
- Urtarrilak 28, larunbata. 11:00
- Martxoak 4, larunbata. 11:00
- Apirilak 1, larunbata. 11:00
- Maiatzak 18, osteguna 18:00
Jardunaldi informatiboa Bilbon. Bilbao Berrikuntza Faktorian
- Abenduak 15, osteguna. 18:00
- Otsailak 4, larunbata. 11:00
- Martxoak 9, osteguna. 18:00
- Apirilak 29, larunbata. 18:00
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (HUHEZI)
Fakultate horrek Lehen Hezkuntzako Gradua eta Haur Hezkuntzako Gradua maten ditu Eskoriatzan. Horretaz gain, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko gradua eskaintzen du Aretxabaletako campusean. Aurten fakultateak ateak irekitzeko 8 jardunaldi hartuko ditu.
Aretxabaletako Campusa. Areto Nagusia
- Abenduak 17, larunbata. 11:00
- Otsailak 4, larunbata. 11:00
- Apirilak 6, osteguna. 18:00
- Maiatzak 6, larunbata. 11:00
Eskoriatzako Campusa. Areto Nagusia
- Abenduak 17, larunbata. 11:00
- Otsailak 4, larunbata. 11:00
- Apirilak 6, osteguna. 18:00
- Maiatzak 6, larunbata. 11:00
Gastronomia Zientzien Fakultatea-Basque Culinary Center
Basque Culinary Center, Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultatea, 2011ean jarri zen abian. Eta horri esker, ezaugarri horiek dituen Espainiako lehen unibertsitatearen egoitza da Euskadi. Gainera, gastronomian eta elikagaien zientzian ikerketako eta berrikuntzako zentro bat duen munduko lehen fakultatea da. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak gradua eskaintzen du. Aurten ateak irekitzeko 4 jardunaldi hartuko ditu.
Donostiako Campusa. Basque Culinary Centerren Entzunaretoa
- Abenduak 17, larunbata. 10:30
- Otsailak 9, osteguna. 18:30
- Martxoak 18, larunbata. 10:30
- Maiatzak 13, larunbata. 10:30
Edonola ere, jardunaldi horien inguruko argibide gehiago jasotzeko, Mondragon Unibertsitatearen webgunera jo daiteke: www.mondragon.edu/prest, edo telefono honetara deitu: 902 110 436.
Master-eskaintzari buruzko saio informatiboa
Mondragon Unibertsitateak unibertsitate-masterrak eskaintzen ditu Ingeniaritzaren, Enpresa Kudeaketaren, Hezkuntzaren eta Gastronomia Zientzien arloetan. Guztira, 16 titulu eskaintzen ditu hainbat modalitatetan (presentziala, online eta erdipresentziala).
Apiriletik ekainera bitartean, unibertsitateak 10 saio informatibo egingo ditu guztira, tituluen edukia zehatz-mehatz ezagutzera emateko.
Saio informatiboak hainbat lekutan egingo dira aldi berean, egun eta ordu berean: denak apirilaren 5ean eta ekainaren 15ean egingo dira, 18:00etan.
Ingeniaritzako masterrei buruzko saioak Arrasateko eta Orona Ideoko campusetan egingo dira; enpresa-kudeaketari buruzkoak, berriz, Oñatin eta Bilbon, eta hezkuntzari loturiko tituluei buruzkoak Eskoriatzan.