Ikertzaileen 'Euskadiko harrobirik' onena

Doktoregaien eta kolaboratzaile sarearen jardunaldia egin berri du Ikerlanek. Zentro teknologikoan tesia garatzen ari diren doktoregaiek euren lanak aurkeztu zituzten, eta onenek sariak eskuratu zituzten.
2024/11/28

Gaur egun Ikerlan-eko lantaldearen %40 doktoreak dira eta azken urteotan 200 tesi baino gehiago garatu dituzte Zentro Teknologikoko ikertzaileek. Sekulako datuak dira, ikerketaren eta ezagutzaren arloetan Ikerlanek egiten duen lan itzelaren erakusle.

Iragan ostiralean 150 lagun elkartu ziren, diziplina eta arlo ezberdinetan, askotariko sektore eta ezagutza eremuetan garatu diren eta garatzen ari diren tesiak bertatik bertara ezagutzera emateko batzuk eta erakusteko besteak.

Doktoregaien eta kolaboratzaile sarearen jardunaldia

Hala, Ikerlanek egiten duen harrobi lana inoiz baino osasuntsuago dagoela esan daiteke. Asko eta asko baitira, Estatu osotik eta Estatutik kanpo, Ikerlanera gerturatu diren ikerlariak eta bertan doktore tesia egiteko interesa erakutsi duten pertsonak. Talentoaren erakarpenean azken urteotan Arrasateko Zentro Teknologikoak hartutako bidearen eta lurreratutako estrategiaren beste hanka bat da Doktoregaien Jardunaldia.

Gaur egun Ikerlan-eko lantaldearen %40 doktoreak dira eta azken urteotan 200 tesi baino gehiago garatu dituzte Zentro Teknologikoko ikertzaileek

Iragan ostiralean 150 lagun elkartu ziren, diziplina eta arlo ezberdinetan, askotariko sektore eta ezagutza eremuetan garatu diren eta garatzen ari diren tesiak bertatik bertara ezagutzera emateko.

Urtero egiten da Doktoregaien jardunaldia eta aurten, aurreneko aldiz, kolaboratzaile sareak ere ordezkaritza zabala izan du. Hala, bertan batu dira besteak beste; UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Universidad de Oviedo eta Universidad de Cantabriako lagun eta ordezkariak, eta aurten aurrenekoz Doktoregaien eta kolaboratzaile sarearen jardunaldia izan da. 

Ekitaldiari amaiera emateko urrezko hartzak (sari nagusiak) banatu zituzten. Sebastian Rojas eta Gorka Abad izan ziren irabazleak. Rojasek poster onenaren saria eskuratu zuen eta Abad-ek sari nagusia. 

Ikerketa zentro teknologikoa