Bizitzan badira uneak iraganera begiratzeko eta egindako lana patxadaz aztertzeko. Oroitzapenen ganbara astindu eta sentimenduak azaleratzeko momentuak. Bizitako une gozo zein gaziak gogora ekartzekoak. Fagor Ederlanek 50 urte beteko ditu aurten eta dagoeneko, urteurreneko ospakizunekin dihardute. TU lankidek, lau lan-bazkide historikorekin hitz egiteko aukera izan du. Mahaiaren bueltan elkartu ditugu, ardoa, txorizoa eta gazta lagun, eta oroitzapenen kaxa irekitzeko eskatu diegu. Gurekin izan dira, Higinio Etxabe (fundatzailea), Leandro Hernandez (fundatzailea), Sotero Olabe eta Roberto Kortazar.
2013/04/25