Fagor Automation, Soraluce eta Danobat Hannoverreko EMO 2023 azokan

Irailaren 18tik 23ra egiten ari dira EMO 2023 Nazioarteko Azoka Hannoverren (Alemania). Bertan dira Soraluce, Danobat eta Fagor Automation azken berrikuntzak erakusten. Gipuzkoako agintarien bisita izan dute gaur.
Card image cap
2023/09/19

José Pérez Berdud eta Xabier Ortueta, AFM Advanced Manufacturing Technologiesko lehendakari eta zuzendari nagusiak gidatuta, Gipuzkoako enpresen standetan bisitan izan dira gaur Eider Mendoza Larrañaga Gipuzkoako diputatu nagusia, Ane Insausti Altuna Sustapen Ekonomikorako eta Proiektu Estrategikoetarako diputatua, Jon Gurrutxaga Mongelos Berrikuntza eta Internazionalizazioko zuzendaria eta Unai Andueza Iraeta Sustapen Ekonomikoko zuzendaria. MONDRAGON korporazioko kooperatiben soluziorik berritzaileenak ezagutu dituzte bertatik bertara, EMO 2023 Nazioarteko Azokan.

1695122516144.jpg

Fagor Automation automozioko azken soluzioak aurkezten ari da Hannoverren. Hala nola,3 serieko feedback sistema angeluzuzenak, HMIelite, CNCren interfaze berria eta Fagor Digital Suite, digitalizazio soluzioa.

1695122523292.jpg

Soralucek fresatzeko, mandrinatzeko, funtzio anitzeko eta automazizazioko makina-erremintak ditu erakusgai azokan. Nazioarteko azoka hau baliatuko dute Performance Line-ko azken makinak ezagutarazteko eta, Soraluce SAD60 mahai finkoaren gainean dagoen zutabe mugikorreko fresatzeko makina berria erakutsiko dute in situ.

1695122523507.jpg

Malgutasuna da Danobaten makina eta soluzioen funtsezko ezaugarria. Malgutasun hori hainbat bitartekoren bitartez lortzen da, hala nola diseinu modularra, kontrol eta software aurreratuak, mekanizatu-ahalmen aldakorrak, automatizazio-sistemekiko integrazioa eta erreferentziaz azkar aldatzeko gaitasuna. Jasangarritasuna ere lehentasuna da Danobaten makinetan, teknologia efizienteekin, emisioen murrizketarekin eta ingurumena errespetatzen duten materialekin.

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

Makina erreminta

MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

Zortzi kooperatibek osatzen dugu Fagor Taldea