Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Lanbai enplegu eta formazio azoka ekainaren 9an egingo da
Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak eta Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak kolaborazio hitzarmena sinatu dute gaur, maiatzak 18, Lanbai azokaren laugarren edizioa dela eta. Azoka ekainaren 9an izango da eta, lehenago, 6an, 7an eta 8an, hiru lantegi antolatuko dira enplegurako sarbideari buruz.
Ekitaldiaren helburua graduatuei laneratzeko erraztasunak ematea da, enpresa eta erakunde enplegu-emaileekin zuzen-zuzenean harremanetan jarriz. Izan ere, horiek bertaratuen curriculumak jaso edo enplegu-eskaintzak eramango dituzte azokara. 50 enpresak baino gehiagok berretsi dute aurtengo Enplegu eta Prestakuntza Azokan parte hartuko dutela.
Vicente Atxak aipatu duenez, “azoka honen bitartez gure ikasleei aukera desberdinak eskaintzen dizkiegu lan munduan murgildu daitezen. Modu berean, gazteen enplegu aukerak sustatzeko helburua jarraituz, Arrasateko Udalarekin kolaboratzen hasi ginen orain dela lau urte eta eboluzioa positiboa izan da, izan ere lehen edizioan 23 enpresa eta erkundek hartu zuten parte eta aurten, aldiz, 50 enpresa inguruk eman dute izena parte harzeko.
Bere aldetik, Maria Ubarretxena alkateak zera alzadu du: Udalean enplegu plana dugu eta bere baitan kokatzen dugu Lanbai azoka. Ekimen honetan elkarlana sustatzen dugu beste eragileekin nahiz erakunde eta elkarteekin. Zentzu berean, gazteak Lanbai azokan parte hartzera gonbidatzen ditugu eta baita aurretik izango diren tailerretan.
Azokaren xehetasunak:
Aurtengo edizioan 50 enpresa eta erakunde inguru egongo dira. Horien artean, batzuk enplegu eskaintza egingo dute. Hori kontuan hartuta perfil desberdinen eskaera egongo da: ingeneriak, enpresen administrazio eta zuzendaritzan graduatuak, lanbide heziketako teknikariak, ikus entzunezko komunikazioan adituak edota kazetariak, eta baita komertzialak eta ekintzaileak ere.
Enpresak batzuk lan eskaintza zehatzak ekarriko dituzte. Aurreko urteetan adibidez 25 kontratu inguru egin dira azokan eginiko elkarrizketak eta gero. Iaz 500 pertsona inguruk bisitatu zuten azoka.
Gauzak horrela, enpresek dituzten lan eskaintzak eta pertsonal beharrak partekatuko dituzte lan bila dabiltzan bisitariekin. Besteak beste, parte hartuko duten enpresa eta erakundeak ondorengoak dira: Adecco ETT, Aita Menni, Arteman, Catala Occidente, Danobat Group, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, IK4-Ikerlan, Ingeteam, Irizar edota Laboral Kutxa.
Azokak lau gune desberdin izango ditu: elkarrizketa gunea, formazio gunea, lan poltsetan izena emateko gunea eta beka gunea.