LKS Nextek Ikerlanekin duen lankidetza estrategikoa indartu du, soluzio teknologiko digitalak batera garatzeko

LKS Next abangoardia teknologikoan egoten saiatzen da etengabe, eta, saiatzen horretan, Ikerlan kooperatiban bazkide sartu da, 2018tik Ikerlanekin duen lankidetza estua indartuta.
Card image cap
2024/07/04

LKS Next Ikerlaneko parte bihurtu da, zentro teknologikoko bazkide erabiltzaile gisa, maila sozietarioan eta merkatu mailan harremana indartzeko eta, horrela, digitalizazio eta zibersegurtasun industrialeko teknologietan bereziki zentratutako irtenbide teknologikoen garapen bateratuan aurrera egiten jarraitzeko.

Elena Zarraga LKS Nexteko zuzendari nagusiak eta Adolfo Plaza Ikerlaneko presidenteak sozietate kontratua sinatu dute uztailaren 3an, zentro teknologikoak Arrasaten dituen instalazioetan egindako topaketa batean.

Akordio horrekin, LKS Nextek eta Ikerlanek duela urte batzuetatik duten aliantza sendotu dute, industriari elkarrekin garatutako soluzio teknologiko aurreratu ugaritan (patenteak eta erregistroak) oinarritutako zerbitzu digital integralak eskaintzeko. Testuinguru horretan kokatzen da, halaber, Lamassu IoT proiektua, konektatutako gailuen identitate digitalaren kudeaketa zibersegururako garatua. Testuinguru horretan kokatzen dira bi erakundeek merkatu mailan hainbat enpresarekin, esaterako, Telefonicarekin, egin duten elkarlan ugariak.

Enpresa arteko lankidetzaren adierazle argia da sinatu den akordioa, zentro teknologikoaren ezagutza arlo industrialera transferitzeko aukera ematen du-eta. Adolfo Plaza Ikerlaneko presidenteak adierazi du “oso harro dagoela LKS Nextekin dugun harremana sendotzeaz. Konfiantzazko bidelagunak gara duela urte batzuetatik, eta badakigu aurrerapauso honek aukera emango digula bi erakundeen gaitasunak eta, ondorioz, gure lurraldeko industriaren lehiakortasuna areagotzeko”.

LKStik, Elena Zarragak, berriz, hau nabarmendu du: “Urrats berri honi esker, gainera, lankidetza teknologikoa bultzatu ahal izango dugu LKS Next apustu garrantzitsuak egiten ari den arlo estrategikoetan, hala nola zibersegurtasunean, Gobernua eta datu trukean, eta Adimen Artifizialean, eta tokiko eta nazioarteko merkatu eta sektore berriak irekitzeko estrategia bat garatu ere garatu ahal izango dugu”.

Ikerlaneko enpresa bazkide erabiltzaile gisa sartuta, LKS Next dagoeneko zentro teknologikoko bazkide diren eta euren sektorean liderrak diren hogei konpainiei gehitzen zaie, eta horiekin batera zentroak ezagutza bereganatzen eta sortzen eta langile espezializatuak prestatzen duen gaitasunaz eta, batez ere, garraio eta mugikortasunean, energian eta fabrikazio aurreratuan, esaterako, merkatuari soluzio teknologikoak transferitzen duen lidergoaz baliatuko dira.

Ikerketa zentro teknologikoa

Irtenbide profesionalak.