Arizmendi Ikastola, gizarte-ekintzailetzan erreferente den Ashoka Fundazioko kide da gaurdanik

Ashoka, irabazi asmorik gabeko fundazioa da, independentea eta ez-konfesionala. Era berean, ez du inongo organo publiko zein pribsaturen menpe lan egiten. 1981ean sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan eta 2005 urteaz geroztik Estatuan ere ari da lanean. Gaur egun 3.400 gizarte-ekintzaileko sare erraldoia osatzen du eta 300 ikastetxe Changemakers ditu munduan zehar.
Card image cap
2018/11/13

Ashokak 40 urteko ibilbidea dauka gizarte-ekintzailetzan eta berrikuntzan eta 3.500 ekintzaileko sarea osatzen du, 300 changemakers ikastetxe dituelarik 93 herrialdetan. Besteak beste, eragin handiko proiektuak sustatzen dituzten pertsonen lana hedatzen saiatzen da eta erakunde ezberdinek berrikuntza eta eraldaketa sozialaren arloan egiten duten lanaren berri ematen du erakundeak. Gaur egun enpresa eta ekimen potenteen babesa ere badu, besteak beste; Boehringer Ingelheim, Coca-Cola, Danone, Puig eta Vía Célera.

unnamed

Gaurdanik Ashokako kide

Sormena, kolaboraziorako gaitasuna, lidertza eta proiektuak abian jartzeko gaitasuna bezalako balioak garantzen dituzte

Ashokak hezkuntza arloan jarri du fokoa azken aldian. Hala, XXI. mendearen eskakizunei egokitutako hezkuntza sistema dinamikoa eta eskola biziak sustatu gura ditu, Changemakers Eskolak deritzonak. Proiektu integralak dira, non neska-mutikoek bere ingurunearekin pertsona enpatikoak izaten ikasten duten.

Sormena, kolaboraziorako gaitasuna, lidertza eta proiektuak abian jartzeko gaitasuna bezalako balioak garatzen dituzte. Ingurunearen eraldaketan fokoa jartzen duten pertsonak hazi eta hezi nahi dituzte Changemakers eskolek eta gaurdanik Arizmendi Ikastola sare horretako kide da, eta Espainiar Estatuan zortzi besterik ez daude, horietako bi Euskal Herrian. 

Tenerife, Pontevedra eta Caceres

Gaurtik aurrera Ashokako kide eta Changemakers eskolak izango dira, hurrenez hurren, Arizmendirekin batera, Tenerifeko Decroly, Galiziako CEIP Viñagrande-Deiro, eta Caceres-eko IES Jacaranda. 

Irakaskuntza