Aditu ikastaro berria Fintech arloko Ekintzailetzan

Aditu ikastaro hau Mondragon Team Academy ekintzailetza unitatetik abiatu da eta BBF Fintech-en babespean bultzatzen da.
Card image cap
2020/01/23

FINTECH arloko EKINTZAILETZAN aditu ikastaroak  teknologia erabiliz finantza arloan negozio berriak sortzeko aukerari erantzuten dio. Arlo honetako profesionalen eskaria gero eta handiagoa da. Ikastaro honek Startup bat garatzeko, barne-ekintzailetza bultzatu edo garapen profesionalerako aplikagarriak diren ezagutza teknikoak barneratzeko aukera ematen du.

Nori zuzenduta dago: ekintzaileei edo barne-ekintzaileei, finantza arloko profesionalei, teknologia arloko profesionalei eta / edo FINTECHen espezializatzeko interesa duten pertsonei.

Ikastaroaren aplikazio profesionala honako hau da:

-Finantzetan teknologia aplikatzeko aditu moduan garapena 
-FINTECH sektorearen ikuspegi bikaina
-Sare profesional espezializatua garatzea
-Proiektu ekintzailea edo barne-ekintzailea garatzea eta probatzea
-BFF FINTECH ekosistemako kidea izatea, Euskadin erreferentea FINTECH arloan

Aditu kurtsoa martxoaren 27an hasi eta 2020ko uztailaren 10ean amaituko da. Guztira, 15 saio iraungo ditu ostiraletan (14: 30etik 19: 00etara) eta larunbatetan (9: 00etatik 13: 00etara) Bilbon.

Informazio gehiago eskuratzeko: www.mondragon.edu/cursos/emprendimientofintech

Irakaskuntza unibertsitate zentroa