Gaur betetzen da Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena

1915eko apirilak 22. Gaur bezalako egunez, orain dela 100 urte, jaio zen Barinagan (Bizkaia) Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ideologoa, Jose María Arizmendiarrieta Madariaga.
2015/04/22

Apaiz bizkaitar hau 1941eko otsailaren 5ean iritsi zen Arrasatera, Gasteizko seminarioan teologia ikasketak egin eta gero. Juan Bataiatzailearen parrokiako koadjutore izanik, momentu horretan hasi zuen "kooperazioaren apostolu" eginkizuna, gizartea eraldatzeko asmoz. Lehenik eta behin herriko gazteekin hasi zen lanean, "Acción Católica" bitartez eta ondoren enpresa eredu berri baten alde egin zuen, justuagoa eta zuzenagoa izango zena, langileak benetako protagonistak bihurtuz.

José María Arizmendiarrietak proiektu enpresarial garrantzitsuak bultzatu zituen: Ulgor, Caja Laboral Popular (gaurko LABORAL Kutxa), Ikerlan, San José kooperatiba (gaur Eroski), Alecop, Auzo-Lagun, edo Lana, besteak beste.

Modu berean, "Don José María" TU (Trabajo eta Unión) Lankide aldizkariaren alma mater izan zen eta sarritan idatzi zituen hainbat iritzi artikulu (gehienetan modu anonimoan); horiek guztiak dira bere pentsamenduaren lagina.

Arizmendiarrietak berak esaten zuen "nunca he sido capaz de hacer nada en solitario" eta kontziente zen honetaz: "la unión es la fuerza de los débiles y la solidaridad la poderosa palanca que multiplica nuestras fuerzas".

Beraz, euskal kooperatibismoarentzat hain garrantzitsua den urteurren honetan, TU Lankidetik omenaldi bitxia eskaini nahi diogu gizon honi, errepikaezina, hainbat proiektu sozial eta enpresarial bultzatzeko gai izan zena, ikuspegi desberdinetik, eta garaiko gizartea eraldatu zutenak.