Enpresentzat zer-nolako erronka dakarren jakitun, Mondragon Unibertsitateak “4.0 industria: Lean manufacturinga baino harago. Enpresen arrakasta-adibideak AEBn” izeneko jardunaldia egingo du Bilboko Berrikuntza Gunean, gaur ekainaren 15ean, 17:00etatik 19:00etara. Jardunaldian ikusiko da, gainera, bikaintasunerako errezeta bat baino gehiago dagoela eta erakunde bakoitzak bide-orri propioa behar duela, epe laburreko emaitzez harago, denboran iraunkorrak izango diren emaitzak lortu ahal izateko.
2015/06/15