Urriaren 9an egingo da Bilboko Bizkaia Aretoan (Baroja gela) Forokoop jardunaldia. Zazpigarren jardunaldiaren gai nagusia gizarte-ekimeneko ekonomia izango da, alegia, gizarte-kooperatibak. Forokoopek antolatzen duen zazpigarren jardunaldian, besteak beste, honako hauek parte hartuko dute: Maria Ubarretxena, EKGK-ko presidentea; Carlos Askunze, REAS Euskadiren koordinatzailea; eta Joan Segarra, Federació de Cooperatives de Treball de Catalunyako gizarte ekimeneko sozietateen arloko zuzendaria.
2013/07/26