Zer egin atzerrian istripuren bat izanez gero?

Aisialdiagatik, turismoagatik, lanagatik edo ikasketengatik atzerrian gaudenean sortutako istripuek edo gaixotasunek eragindako osasun premiek LagunAroren urteko 24 ordu/365 eguneko estaldura dute.
Card image cap
2024/06/27

Nola eskura dezaket estaldura?

Ezbeharren bat gertatuz gero, LagunAroren osasun-txartelaren atzealdean agertzen den telefonora deitu behar da (+ 34 91 383 30 66), IMA Ibericarekin harremanetan jartzeko, enpresa horrek kudeatzen baititu horrelako beharrak. Kontuan hartu beharreko lehen gaietako bat da, munduko zein lekutan zauden alde batera utzita, komunikazioa gaztelaniaz izango dela. Eta hori garrantzitsua da atzerrira joanda osasun-laguntza behar duen pertsonarentzat tokiko hizkuntza ez badu menperatzen. Aldi berean, aukera dago aholku medikoak eskatzeko bidaian zehar sortzen den edozein larrialdiren aurrean, baita edozein joan etorriren aurretik informazio mediko-administratiboa eskatzeko ere.

Zer estaldura mota dut? Zer zerbitzu biltzen ditu?

Eskainitako osasun estaldura, bai eta aplikatutako esklusioak ere, istripua edo sortutako gaixotasuna izanez gero gure bizilekuan jasotzen ditugunen antzekoak dira. Salbuespen aipagarrienak dira trafiko istripuak direnean eta, kirol federatuetan, lehiaketetan eta/edo arrisku handiko kiroletan aritzetik eratorritakoak.

Zenbat denbora irauten du estaldurak?

Hiru hilabete edo hiru hilabetetik beherako atzerriko joan-etorrietarako dago ezarrita; hala ere, ikasketa arautuak atzerrian egiten badituzte, estaldura urtebetekoa izango daizango da.

“Ez dago muga ekonomikorik hitzartutako arreta medikoaren osasun gastuak konpentsatzeko garaian”

Gastu medikoak nik aurreratu behar ditut?

IMA Ibericarekin harremanetan jarri ondoren, enpresa hori arduratzen da kasu bakoitza osasun zentro egokienera bideratzeaz, eta jarraitu beharreko urrats guztiak jakinarazten dizkio pertsonari, gastu medikoak aurreratu behar izan gabe. Gastu horiek bereziki handiak izan daitezke herrialde jakin batzuetan, adibidez, Estatu Batuetan. Hain zuzen ere, ez dago muga ekonomikorik hitzartutako arreta medikoaren ondoriozko osasun gastuak konpentsatzeko.

Eta aberriratzea behar badut…?

IMA Ibericak kudeatzen du onuraduna ospital egokienera edo etxetik gertuen dagoen ospitalera eramatea, betiere onuraduna artatzen duten mediku espezialistekin aldez aurretik adostuta, eta baliabide egokienak erabiliz. Pertsona hiltzen bada, IMA Ibericak kudeatzen du gorpua aberriratzea. Era berean, hurbileko senitartekoren bat hiltzen bada (ezkontidea, ama, semea/alaba, onuradunaren anaia/arreba), une horretan atzerrian dauden onuradunen aberriratzea ere kudeatzen du.

Europako Osasun Txartela eguneratuta eduki behar dut?

Europar Batasunera, Europako Esparru Ekonomikora eta Suitzara joateko, beharrezkoa da aldez aurretik Europako Osasun Txartela (EOT) tramitatzea. Txartel hori Gizarte Segurantzaren webgunearen bidez eska daiteke. Oinarrizkoa da zentro eta ospitale publikoetan administrazio tramiteak kudeatzeko, bereziki larritasun handiko osasun larrialdietako egoeretan; izan ere, oro har, Europan osasun baliabiderik onenak ospitale publikoetan daude, eta, beraz, beharrezkoa da EOT edukitzea.

Kooperatibisten babes soziala