Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Dorleta eraikin berrituak BEAU 2021 arkitektura saria irabazi du
Bienal Española de Arquitectura y Urbanismo BEAU 2021 lehiaketan, saria irabazi du Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko eraikin berriak.
Finalera, 70 lan iritsi ziren eta Dorleta eraikina lehiaketa horretako 20 arkitektura lan onenen artean dago.
Dorleta eraikinaren diseinau prozesu parte-hartzaile baten ondorioa izan da; bertan esku hartu dute ikasleek eta langileek. Prozesu parte-hartzaile eta diseinuaren zuzendaritza BeSTe arkitektura taldearen eskuetan egon da. Talde horretako zuzendariak dira Itziar Imaz Fakultateko irakasle eta arkitektoa eta Ibon Salaberria arkitektoa.
Dorleta eraikinaren birmoldaketak erantzuten dio Fakultateak abian jarritako hezkuntza eraldaketa proiektuari. Izan ere, proiektu pedagogiko berritzaile hori izan da prozesuaren ardatz nagusia. Obrarekin lortu dira sorkuntzarako, esperimentaziorako eta ikerketarako espazio berriak. Hala, barrualdea berritu da (1976an eraiki zen Dorleta) eta espazio berriak sortu dira fatxada gehitutako eranskinari esker. Gainera, 1.800 metro karratuko oinplanoko lokal berri bat jaso da eraikinaren ondoan eta inguruko espazioak birmoldatu dira. Handitze eta birmoldatze proiektuak 6 milioiko inbertsioa izan du.