Eroskik eta DIAk beren aliantza indartu, eta elkarrekin jorratzeko ildo berriak ireki dituzte

Besteak beste, marka propioko produktuetan kontsumitzaileari eskaintzen zaion kalitate-prezioa maximizatuko dute.
Card image cap
2017/03/15

Akordioaren bidez, bi konpainiek elkar hartuko dute, eta marka propioaren lehiakortasuna hobetuko; orobat, beren jardueran behar izaten dituzten materialak eta hornigaiak erosteko balioko du. Akordio horretatik erabat kanpo gelditzen dira produktu fresko iraunkorrak, hala nola olioa, esnea eta arrautzak.

Bai Eroskik eta bai DIAk merkataritza politika zeharo independenteak izaten segituko dute, eta akordioa da beren efizientzia hobetzeko.

Bi konpainiek era paritarioan landuko dute proiektu berri hau, eta maila bereko harremana gordeko dute. Halaber, ziur daude elkarrekin efizientzia berriak lortuko dituztela eta horrek kalitate-prezio hobea ekarriko duela kontsumitzailearen mesedetan.

Akordio honek jarraipena ematen dio bi Taldeek elkarrekin duten kooperazio harremanari. Eroski Taldearen aliantza politika dela eta, ALIDISen ere parte hartzen ari da Eroski Taldea, hau da, Europako Nazioarteko Aliantzan; aliantza hori Europako zortzi herrialdetan egina dute.

Banaketa komertziala