Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
Goiener eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hitzarmena sinatu dute energia berriztagarria erabiltzeko
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/goiener-eta-humanitate-eta-hezkuntza-zientzien-fakultateak-hitzarmena-sinatu-dute-energia-berriztagarria-erabiltzeko/@@images/a9406374-163c-4aad-b147-2eb0d29679ac.jpeg)
Atzo astelehena, apirilak 1, Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Eskoriatzako campusean. Hitzarmen ekitaldian parte hartu dute erakunde horietako ordezkari nagusiak: Santi Otxoa de Eribe Goiener kooperatibako zuzendaria eta Begoña Pedrosa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
Hitzarmenari esker, batetik, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea bazkide laguntzaile bilakatu da Goiener elkartean, eta, bestetik, aurrerantzean, Goiener izango da Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetako energia hornitzailea.
Elkarlanaren helburua da erakunde bien arteko harremanetan sakontzea, kontsumo eta energiaren erabilera arduratsua sustatzea Fakultatean eta bermatzea, aurrerantzean, berriztagarria izatea Fakultateak kontsumituko duen energia guztia.