Eskoriatzako Jose Arana gune berritua inauguratu du Arizmendi Ikastolak

'Konfiantzaren pedagogiaren' metodologia garatzeko espazio irekiak sortu ditu Arizmendi Ikastolak Aretxabaletan, Arrasaten eta Eskoriatzan. Hain justu ere, Eskoriatzako Jose Arana gunea izan da zaharberritze arkitektonikoak jasan ondoren ateak ireki dituen azkena.
2017/03/13

Jose Arana inauguratu dute, eraikinean obrak egin ondoren

Aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkariak, hedabideetako lagunak eta Arizmendi Ikastolako zein Eskoriatzako Udalekoak, Jose Aranara eginiko bisita gidatuan.

Hezkuntza sailburu Cristina Uriarte eta diputatu nagusi Markel Olano izan ziren, besteak beste, iragan ostiralean Eskoriatzan egin zen inaugurazio ekitaldi ofizialean. Haiekin batera, Arizmendi ikastolarekin batera lankidetzan aritu diren ordezkariak ere ez ziren falta izan: Iñigo Ucin, MONDRAGON Korporazioko lehendakaria; Joxerra Zubizarreta, Eskoriatzako alkatea eta Joxean Alustiza, Gizabideako lehendakaria, hain justu ere.

Jose Arana inauguratu dute, eraikinean obrak egin ondoren

Eraikina ondareak babestutako XVII. mendekoa da

Eraikina ondareak babestutako XVII. mendekoa da, bere ezaugarri berezi eta propioekin, eta konfiantzaren pedagogiaren egitasmoan jarduteko egin da espazioen birmoldaketa. 

Zaharberritze arkitektonikoak ez dira edonolakoak izan, eta orain espazio dotore bilakatu da Arizmendi Ikastolak indarrean daukan metodologia gauzatzeko. 

Inaugurazioaren argazki bilduma dotorea filckr-en: Tulankide.

Irakaskuntza