Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria

Erreka kooperatibak etapa berri bati ekin dio Arkaitz Etxezarreta (Oñati, 1980) kooperatibako zuzendari nagusi izendatuta. Smart Fastening negozioko zuzendari izan da Etxezarreta orain arte eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia du Antzuolako kooperatiban.
Card image cap
2024/04/23

Joan den martxoaren 1etik Erreka taldearen zuzendari nagusi berria da Arkaitz Etxezarreta, Antton Tomasenari erreleboa hartuta. Etxezarretak ingeniaritza ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean eta Proiektuen Kudeaketan masterra eta Enpresen Administrazioko Masterra (MBA) ditu. Ingeniari bezala sartu zen Errekan lanean 2006an eta 14 urte egin ditu Smart Fastening negozioan; Teknologia arduradun eta Negozio arduradun izan da bertan.

Adierazi duenez, “oso ilusionatuta nago, badakit oso erronka polita eta arduratsua dela, sozialki eta enpresarialki, eta prest nago topera lan egiteko denok proiektu honen parte senti gaitezen. Azken urteetako Errekaren bilakaera onari jarraipena eman, sustraiak sendotuz eta ahalik eta proiektu erakargarriena sortzen ahaleginduko naiz, gaur egun munduak planteatzen dituen erronkei aurre eginez”.

Etxezarretan azaldu duenez, Errekari “etorkizun oparoa” ikusten dio: “negozio ezberdinak egoera onean daude etorkizuneko erronkei aurrera egiteko. Bitartean, negozio berriren bat sortzen saiatuko gara, guri utzi diguten proiektua baino hobea uzteko asmoz.”

Fastening Solutions, Plastics eta Sarbide Automatikoak