Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
"Arizmendiarrietaren ideia eta pentsamenduak indarrean segitzen dute"
Aretoa bete-bete eginda, ikusmin handia piztu zuen Iñaki Gabilondok iragan asteazkenean Arrasaten, Mondragon Unibertsitatean. Eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak antolatutako hitzaldiak gogobeteta utzi zituen bertaratutakoak. Asko izan ziren Gabilondok Arizmendiarrietaren baloreen eta pentsamenduaren inguruan eginiko ekarpenak, balioan jarriz Arizmendiarrietaren gaitasuna ideiatik akziora pasatzeko. "Hark sustatutako ideia, balio eta pentsamendu asko indarrean segitzen dute gaur" esan zuen Iñaki Gabilondok Begoña Marañon SER irratiko kazetariaren galderari erantzunez.
Kazetari donostiarraren esanetan, momentu honetako erronka globala da enpresei "beste zentzu bat" ematea. Beste eredu bat posible dela erakustea. "Gizartea aldatu egin behar da eta enpresak ere bai. Buru-belarri ari dira mundu guztian gai honekin; milaka ekimen ari dira sortzen errentagarritasunetik harago begiratzen duten enpresa-ereduak sortzeko", esan zuen Gabilondok.
Pentsamendu neoliberala baztertzen duen hausnarketa hori Arrasaten eta Debagoienean "aspaldi" egin zela nabarmendu du: "Argi esan zuen Arizmendiarrietak: pertsonak eta gizartea oinarri dituen enpresak behar dira; ez dirua oinarri dutenak (…) Pertsona eta enpresa komunitatearen zerbitzura jartzea defendatzen zuen eta ez alderantziz". Irakurketa hori "geroz eta hedatuago" dagoela azaldu du kazetariak, baina oraindik "oso gutxi" direla gizartearen zerbitzura dauden enpresak: "Jendea hasi da konturatzen ekonomikoki ondo egotea ez dela nahikoa enpresa baten etorkizuna bermatzeko; enpresek beste balio batzuk behar dituzte. Halere, oraindik gehiengoak makillatu egiten du bere enpresaren irudia, gizarteari ekarpena egiten diotela erakusteko, baina betiere etekin ekonomikoak daude horren atzean".
"Anbizioa eta ausardia"
Arizmendiarrietak "anbizio eta ausardia izugarria" zuen, esan zuen Gabilondok: "Ez zuen enpresa lagunkoi eta gizatiar bat sortu nahi bakarrik, demokrazia hitza txertatu zuen egitekoetan". Bestetik, emakumeen askatasunaz eta hezkuntzaren garrantziaz ere idatzi zuela gogorarazi dute bi kazetariek. "Ez nintzen konturatzen, apaiz atsegin haren ahotik gomendio tonuarekin esandako horiek zein garrantzitsuak ziren; eta, batez ere, zein garrantzitsuak diren gaur egun", azaldu du Gabilondok. "Euskal gizarteak aitortza egin behar dio. Denek ezagutu behar dute Arizmendiarrietaren filosofia eta praktika", erantsi du.