Inklusiorako beste pauso garrantzitsu bat

Gureak-eko langileek Soraluzen zabaldu berri den Eroski supermerkatuko plantila osatzen dute. Honakoa da eredu honi jarraituta Eroskik zabaldu duen laugarren supermerkatua.
2023/02/03

Gurea eta Eroski eredu hau lantzen hasi ziren 2016an Azpeitian; emaitza oso onak eman zituen hasieratik; eta, horregatik, jarraibidea izan du: Gasteizen bi supermerkatu zabaldu zituzten eta, azkena, Soraluzekoa. Langile guztiek desgaitasun motaren bat daukate, eta pozik daude esperientziarekin.

Banaketa komertziala