Mondragon Unibertsitatea, errendimendu handieneko Estatuko 10 unibertsitateen artean

Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren (CyD) rankingak 69 unibertsitate eta 17 ezagutza-eremu aztertzen ditu.
Card image cap
2017/05/30

Mondragon Unibertsitatea errendimendu handieneko Estatuko 10 unibertsitateen artean dago, Conocimiento y Desarrollo Fundazioak (CyD) 2017. urterako egin duen rankingeko parametroen arabera.

Fundazioak egindako rankingaren laugarren edizioa da. Espainiako 69 unibertsitatek hartu dute parte eta 17 ezagutza-eremu eta 33 adierazle aztertu dira. Horiek guztiak hiru taldetan sailkatu dira: errendimendu handia, errendimendu ertaina eta errendimendu txikia.

CyD rankingak helburuak eta metodologia partekatzen ditu U-Multirank rankingarekin, Europako Batzordeak sustatzen duen nazioarteko rankinga. Espainiako unibertsitateen arloan, aipaturiko rankingak CyD Fundazioa du lankide. Halabeharrez, ranking horretan, Mondragon Unibertsitatea bikaintzat sailkatu zuten rankingak aztertutako bost dimentsioetako hainbat parametrotan (irakaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioartekotzea eta eskualdeko garapenarekin duen lotura). 

MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN emaitzak

Aurreko edizioetan bezala, Mondragon Unibertsitatea errendimendu handieneko Espainiako lehen 10 unibertsitateen artean dago (zortzigarrena, hain zuzen ere).

 “Ezagutzaren transferentzia” nabarmentzen da batik bat, dimentsio horretan lortutako errendimendua handia izan baita aztertutako ia adierazle guztietan: ikerketarako funts pribatuen lorpena, etengabeko prestakuntzan lortutako sarrerak, enpresekin batera lortutako patenteak, sortutako spin-offak eta enpresekin batera egindako argitalpenak. U-Multirank rankingean, unibertsitateak emaitza bikainak lortu zituen esparru azken horretan.

 “Irakaskuntza eta ikaskuntza” dimentsioan, errendimendu bereziki handia izan dute graduazio-tasek, graduetan nahiz masterretan.

Bestalde, “nazioartekotzeari” dagokion dimentsioan ikasleen mugikortasuna nabarmentzen da batez ere, eta “eskualdeko garapenari egindako ekarpenean”, berriz, eskualdeko erakundeekin egindako argitalpenak eta unibertsitateak lortutako eskualdeko ikerketa-funtsak nabarmentzen dira.

CyD rankinga eta U-Multiranks

Ranking global gehienek unibertsitate-mota bakar batean jartzen dute begirada –ikerketa arloan punta-puntakoak diren munduko unibertsitateetan–, adierazle sintetikoak garatuz, baina U-Multiranks eta CyD Rankinga adierazle erlatiboen kopuru handi batekin osatzen dira, absolutuak ez diren adierazleekin. Horri esker, antzeko perfilak dituzten unibertsitateen errendimendua aldera daiteke. Helburua ez da unibertsitaterik onena zein den zehaztea, emaitzak errendimendu-taldeetan aurkeztea baizik, horrela, erabiltzaile bakoitzak norbere rankinga egin baitezake, norberak lehenesten dituen adierazleen arabera.

Unibertsitateen eta horien ezagutza-eremuen egoera alderatzen du, 5 dimentsio hauetan: irakaskuntza eta ikaskuntza, ikerketa, ezagutzaren transferentzia, nazioarteko orientazioa eta eskualdearen garapenari egindako ekarpena. U-Multirank mundu mailako unibertsitate-ranking handiena eta xehatuena da gaur egun.

Conocimiento y Desarrollo Fundazioaren helburua da unibertsitateek Espainiako garapen ekonomikoan eta sozialean egiten duten ekarpena aztertzea eta sustatzea.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa