Euskararekin erakutsitako konpromisoagatik, Bikain

Fagor Arrasatek Euskararen Kudeaketarako urrezko Bikain Ziurtagiria lortu du “euskararen presentzia eta erabilerara indartzeko duen konpromisoagatik”.
Card image cap
2019/12/05

Bikain ebaluazioan, ebaluatzaile taldeak, kooperatibak hizkuntza kudeatzeko duen “egitura indartsua” azpimarratu du, planta guztietan baititu Euskara Batzordeak eta finkatuta daukan Hizkuntzen Kudeaketa Politikako irizpideak, barne prozesuetan ere inplementatuta baitauzka.

Bikain, Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofizial eta publikoa da

 

Bikain, Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofizial eta publikoa da, doakoa. Eta, ebaluatzaile talde batek entitateek duten euskararen normalizazio maila ebaluatzen dute erakundeen euskararen erabilera eta kudeaketa aztertu ondoren. Ziurtagiria lortzeko ebaluazio prozesu bat gauzatzen da, eta emaitzen arabera hiru mailetako ziurtagiriak ematen dira. Fagor Arrasatek lortu duena altuena da. Saria Donostiako Kursaalean abenduaren 11n egingo den ekitaldian jasoko du Fagor Arrasatek.

Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.