Eusko Jaurlaritzak eta Mondragon Unibertsitateak Euskadiko enpresetan merkataritza-berrikuntza bultzatuko dute

Card image cap
2024/01/30

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak plataforma bat jarri du Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ikasleen eskura, euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.

Lankidetza programari esker, Euskadiko enpresetan merkataritza-berrikuntza bultzatuko dute. Aurkezpen-ekitaldia gaur egin da Oñatin, eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak parte hartu dute ekitaldian.

Programa berriaren aurkezpena

Berrikuntza, enpresen sorrera eta Europan zein munduan talde ekintzaileen garapena sustatzeko beharraren ondorioz sortu da programa. Horretarako, ekimenak plataforma bat jarri du ikasleen eskura, euskal enpresen lehiakortasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko. Ekitaldian, sektorearen egoera ere jorratu da, eta honako hauek izan dira partaide: Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Merkataritzako zuzendaria; Gloria Gubianas, Hemper enpresaren sortzailea eta CEOa; Mikel Feijoo, SKFK enpresaren sortzailea eta zuzendari nagusia; Jon Etxebarria, Baiba eta Investor enpresen sortzailea, eta Iñigo Galdona, Loco Polo enpresaren sortzailekidea.

Ondoren, LEINN Graduko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) 2., 3. eta 4. mailetako ikasleen bederatzi proiektuak ezagutarazi dira, Euskadiko Merkataritza Berrikuntza eta Ekintzailetza sustatzeko proiektuaren esparruan bideratzeko hautatuak. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestu du ekimena.

Administrazio eta enpresa irakaskuntza

Irakaskuntza unibertsitate zentroa