Lortek-ek SMARTLAB instalazioa aurkeztu du

Lortek-ek, BRTA aliantzako eta MONDRAGONeko zentro teknologikoak, urteko batzarra aprobetxatu zuen SMARTLAB instalazio berriaren irikiera egiteko eta kolektibo osoari erakusteko.
Card image cap
2023/06/05

2022an hasi zen 2022-2025 aldi estrategiko berria, eta pertsonak eta diru-sarrerak nabarmen handitzera bideratutako plan estrategiko, road -map, bat prestatu zen. Agerraldian, kooperatibak 2022an erdietsitako helburu garrantzitsuak nabarmendu ditu Lortek-en zuzendaritzak. 

Jaione Ganzarainek azpimarratu du % 8,5 egin zutela gora diru-sarrerek. Jaioneren hitzetan, “nagusiki enpresa-sarera I+G gehiago transferitu delako gertatu da gorakada aipagarri hori, baita Europako proiektuetan arrakasta-tasa altuari eutsi ahal izan diogulako ere; biak ala biak, Lortek-en palanka estrategikoak”.

2022an, 90 proiektu gauzatu ziren kontratupean; haietatik % 89,1 fabrikazio aurreratuaren sektorean, non erreferentziako eragile teknologikoa baita jada zentroa.

Urteko beste lorpen garrantzitsu bat elektromugikortasuneko eta energia-metaketako aplikazioetarako laser bidezko soldadurako laborategia martxan jartzea izan da, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, Azpitek programaren bidez. Guztira, Lortek-ek 1 milioi euro inguru inbertitu du programa horren bidez. Lortek eMobility laborategiari esker, kontratu garrantzitsuak sinatu ditu Lortek-ek, eta proiektu estrategikoetan parte hartu du.

Pertsonen talentua garatzeari dagokionez, arreta doktorego-tesietan jartzea erabaki zuen Lortek-ek, eta jarrera horren lehenengo emaitzak 2022an etorri dira: bi doktorego-tesi irakurri ziren, eta bi tesi berri jarri ziren abian, eta, horrela, gaur egun, zazpi doktoregai daude.

SMARTLAB instalazio berria

Egun berean, digitalizazio-teknologietan espezializatutako bere lehenengo laborategiaren ateak zabaldu ditu: SMARTLAB. Horrela, prozesuak digitalizatzearen aldeko apustua gauzatu zuen, lotura teknologiei eta metalen fabrikazio gehigarri teknologiei dagokienez.

SMARTLAB-ek abangoardiako ekipoak ditu kontrol-teknologietan eta robotikan, ikuspen artifizialean, datu-analisian, IKTetan eta fabrikazio gehigarrian. Lortek-ek pozez eta harrotasunez ospatu du lorpen handi hau eta aurtengo urtean zehar erakunde, bezero eta kolaboratzaileei abangoardiako laborategi hau ezagutzeko gonbitea luzatuko die.

Lortek-i buruz

Lortek zentro teknologiko pribatu bat da, BRTA (Basque Research & Technology Alliance) aliantzako kidea da, Mondragon Corporation-en integratuta dago, eta fabrikazio-prozesuen digitalizazioan eta fabrikazio digitaleko eta adimenduneko soluzio berritzaileen garapenean espezializatuta dago, trantsizio digitalarekin eta energetiko-klimatikoarekin erlazionatutako erronka teknologikoei erantzuteko.

Lortek-en jarduera fabrikazio aurreratuaren eta adimendunaren arloan sartzen da, eta hiru ikerketa-talde ditu jakintza-alor hauetan:

  • Loturako teknologiak
  • Fabrikazio gehigarriko teknologiak
  • Digitalizazioko teknologiak

Lortek-ek hainbat sektore industriali aplikatutako teknologiak eta gaitasunak biltzen ditu; besteak beste, makina-erreminta, energia, automobilgintza, trenena, aeroespaziala, ontzigintza, siderurgia, galdaragintza, etab.

 

Centro tecnológico especializado en: • Tecnologías de unión. • Fabricación Aditiva de Metales. • Inspección y Ensayos no Destructivos (END). • Fabricación Inteligente e Industry 4.0.