Arabarren egoitza, eredu integral berria

Astelehen honetan aurkeztuko da Arabarren egoitza berria Gasteizen. Egitasmo publiko-pribatua da, Arabako Foru Aldundiak sustatutakoa eta MONDRAGON Korporazioko KREANek sortutakoa.
2023/02/15

Urtarrilaren 9an ireki zituen ateak Arabarrenek eta oraingo astelehenean aurkeztuko dute arabar gizartearen aurrean. Lakuan dago kokatuta, Gasteizko iparraldean. Arabarrenekin Arabako Foru Aldundiak aukera izango du adineko pertsonentzat guztira 150 plaza eskaintzeko, 100 egoitzan, 25 Eguneko Zentroan eta beste 25 ezgaitasun larriak dituztenentzat. Hala, eskaintza integrala egiteko aukera izango du Aldundiak, eredu kooperatiboan oinarritutakoa hain justu ere.

52689030550_98fba62110_k.jpg

102 kooperatibistak osatuko dute enpresa kooperatibo berria, askotariko profildunak; sanitarioak eta sozialak. KREANek kooperatibaren kontsolidazioan ere laguntza eskainiko die aurreneko hamar urteetan. Hala, esan daiteke, KREANentzat Arabarren esperientzia pilotua izan dela, eta ez dela azkena izango.

Arestian aipatu bezala, proiektu publiko-pribatua da, non MONDRAGON Korporazioko KREAN kooperatiba izan den sustatzaile nagusia: arkitektura proiektuaren sortzaile, eraikuntza lanen zuzendari eta kooperatibaren bultzatzaile.

Irekiera progresiboa

52689098338_33e9fe9b88_k.jpg

Urtarrilaren hasieran hasi ziren egoiliarrak egoitza berrira iristen, eguneko bi, eta hala, era progresiboan beteko dituzte 150 plazak. Aurreikusten da apirilaren azken astean bukatzea egoiliar guztien iritsiera eta egokitzapen fasea.

Eredu berria

52688878324_2d2aedf992_k.jpg

Adineko pertsonak, dependienteak, ezgaitasuna dituztenak, Eguneko Zentroko zerbitzu eskatzaileak... denak artatuko dituzte Arabarrenen. Eta hori guztia egingo dute eredu kooperatiboan oinarrituta.

Gizarea zaintza ereduan oinarritutako eskaintza izango da; profesional, senide eta zaintzaileen arteko harremana sustatuz. TUlankidek egoitza bertatik bertara ikusteko aukera izan du, eta irudietan espazioa ikusteko aukera eskaintzen dizuegu.

Arabarren argazkitan.