Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
LABORAL Kutxa Frantziako Tourrean izango da
LABORAL Kutxa Euskadi Fundazioaren egiturapean dagoen Kontinental kategoriako taldea da eta bere ibilbidean beste pauso garrantzitsu bat ematea lortu du. Izan ere, abuztuaren 12tik 18ra Frantzian jokatuko den munduko lasterketa garrantzitsuenean, Fratziako Tourrean, parte hartzeko gonbidapena jaso du. Lasterketa Rotterdam-etik abiatuko da eta Alpe d'Huez mitikoan amaituko da.
"ASO elkarteko antolatzaileek kontinental kategoriako zazpi talde gonbidatu dituzte eta horien artean izango da LABORAL Kutxa. Gainerako talde guztiak, 15 guztira, World Tour kategoriakoak izango dira", zoriondu dira Euskal Herriko taldekoak.
LABORAL Kutxak Espainiako Itzulia ere jokatuko du, apirilaren 28tik maiatzaren 5era
LABORAL Kutxarentzat oso inportantea da bai Frantziako Tourrean zein Espainiako Itzulian parte hartzea, "izan ere taldea sendotzen du eta nazioarteko txirrindularitzan zein egutegian toki bat egiten jarraitzen dugu", adierazi du Ion Lazkanok, LABORAL Kutxako kirol zuzendariak.
Kirol erronkarik handiena
Edozein talderentzat Frantziako Tourra da kirol erronkarik handiena. "Frantziako Tourra da kirol honetan jokatu daitekeen lasterketarik esanguratsuena. Hedabideek sekulako jarraipena egiten diote lasterketari eta mundu osoan du oihartzuna". Horrexegatik guztiagatik, bai proiektuarentzat zein kirolarientzat sekulako saria da Frantziako Tourrean izatea.
Lazkanorentzat, gonbidapena, lanaren ondorioa da. "Azken urteotan egin dugun lan guztiaren aitortza da gonbidapen hau eta proiektuaren kontsolidazioa erakusten du".