Arizmendi eta Mundukideri esker, ordenagailuak Brasilgo eskoletara

Gehikoop proiektuaren testuinguruan, Brasilgo MST gizarte mugimenduko eskola ibiltarietan erabiltzen dituzten ordenagailuak bidali dira.
2022/05/18

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako mikroinformatika zikloko ikasleek prestatu dituzte ordenagailuak eta Mundukideren kooperanteekin bidali dira Brasilera. Lehendabizko 9 ordenagailuak iritsi dira dagoeneko Brasilera eta ikasturte honetan beste 15 bidaliko dira. 

Urteetan garatu den lankidetza harremanaren ondorio bat da proiektu hau, izan ere hezkuntza ereduari lotutako proiektu orokor batean hartzen dute parte Arizmendi eta MSTko ikastetxeak.

Elkar ezagutzeko aukera ere izan dute 2022ko otsailean, eta udazkenean joango dira bertara Gehikoop-eko ordezkariak, tartean Arizmendikoak ere bai.

Captura de pantalla 2022-05-18 a las 10.08.15.png

Hango ikasleen eskertza ere jaso dute, izan ere hango eskola ibiltarien baliabideak oso urriak dira eta gogotsu hartu dituzte ordenagailu hauek. 

Gehikoop

Mundukidek orain 3 urte jarri zuen martxan inguruko kooperatibekin batera GEHIKOOP, Gizarte eraldaketarako hezkuntza. Programaren helburua eta ekarpena zera da: lankidetza alorrean hegoaldeko eta iparraldeko herrialdeen artean orain arte zegoen marra lausotzen lagunduko duten ikaskuntza eta eraldaketa sozialerako espazioak ahalbidetzea. Eta parte hartzen dute Arizmendi Ikastola, Fagor Ederlan, Copreci eta Maier kooperatibek.

 

 



Irakaskuntza

Kooperazio kooperatiboa