B Acceleration Week-en lehen edizioan hartu du parte MONDRAGONek

BAT dorrearen bigarren fasearen inaugurazioaren testuinguruan, Eroski, Laboral Kutxa, LKS Next, Mondragon Unibertsitatea, ORBIK Cybersecurity eta MONDRAGON Ventures-Sustapen Korporatiboko Zentroak hartu zuten parte ekitaldian, 30 herrialde baino gehiagotako startup, inbertitzaile eta eragileekin batera.
Card image cap
"NextGen Retail: Innovating Customer Connections" mahaingurua.
2024/10/04

BAT dorreak hazten jarraitzen du. PwCko taldeak kudeatzen BAT ekintzailetzarako nazioarteko zentro hau, eta ekosistema berritzaile horrek korporazioak, startupak, scaleupak, inbertitzaileak eta sektoreko gainerako eragile interesgarriak biltzen ditu, aurten, lehenengoz, B Acceleration Week ospatzeko aukera eman duena. Mugarri bat da eskualdeko startupen eta berrikuntzaren esparruan, eta BATeko komunitate ekintzailearen barruan ezagutza trukatzeko eta berrikuntza sustatzeko plataforma nabarmena izatea du helburu.

Bi egunez, irailaren 23an eta 24an, munduko hainbat lekutako 500 lagun baino gehiago bildu ziren, berrikuntzako eta ekintzailetzako azken joerei buruzko esperientziak, ikuspegiak eta ezagutzak partekatzeko. 30 herrialde baino gehiagoko 100 startup berritzaile eta lehen mailako 60 hizlari baino gehiagok hartu zuten parte.

Gainera, bigarren urtez jarraian, Startup World Cupen eskualdeko finala egin zen. Maila altuko 13 startup lehiatu ziren Iberiaren ordezkariak izateko Startup World Cup Grand Finale txapelketan, San Frantziskon (AEB). Irabazlea Barbara enpresa bizkaitarra izan zen, urriaren 4an Silicon Valleyn jokatuko den munduko finalean parte hartuko duena.

Eroski, Laboral Kutxa, LKS Next, Mondragon Unibertsitatea, Mondragon Ventures-Sustapen Korporatiboko Zentroa eta Orbik Cybersegurity kooperatiben bidez egon da ordezkatuta MONDRAGON. Besteak beste, hurbildutako 100 startupekin sinergiak bilatzen eta aurrez hautatutako startupekin bilera pertsonalizatuak egiten aritu da, eta retail eta 4.0 industriari buruzko bi mahaingurutan hartu du. "Gure etorkizuneko helburua BAT dorrean modu proaktiboan dauden korporatiboekin, inbertitzaileekin eta zientzia eragileekin aliantzak bultzatzen jarraitzea da, lankidetzan negozioak bultzatzen jarraitzeko", esan du Joseba Sagastigordia MONDRAGON Ventures-Sustapen Korporatiboko Zentroko zuzendariak.

Banaketa komertziala

Finantza eta aseguru zerbitzuak.

Irtenbide profesionalak.

Ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa gara.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

Zibersegurtasuna.