Irakurriena
- 1. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 2. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 3. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 4. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 5. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 6. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 7. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 8. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 9. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 10. Zorionak mende erdiko bideagatik!
Basque Culinary Center, oporretan ere irekita
Basque Culinary Center-en ateak zabalik egongo dira mundu osoko sukaldaritzazaleentzat. Uztailaren 23tik eta abuztu osoan, erakunde akademikoak abian jarriko ditu ikastaro horiek, bai Euskal Herriko pertsonentzat bai goiz bat euskal gastronomia onena ezagutzeko aprobetxatu nahi duten Estatuko eta nazioarteko turistentzat. Orotara, hiru tailer eskainiko ditu, astero errepikatuko direnak. Ingelesez edo gaztelaniaz egiteko aukera egongo da, gainera.
Tailerrean prestatutakoarekin egindako bazkaria, postrea, ardoa, kafea eta opari sorta bat ere sartzen da prezioan
Ikastaro horien bidez, gastronomiarekiko grina dutenak plazer gastronomikoen inguruan bildu nahi dituzte, hala nola sukaldean ikastea, gauza berrien bila aritzea eta aurkitzea, eta dibertitzea, besteak beste.
Tailer bakoitzak 120 euro balio du, eta 3,5 orduko iraupena du, 10:30etatik 14:00etara. Ikastaroetan zortzi lagunek parte hartuko dute gehienez, eta Basque Culinary Center-en instalazioetako bisitaldia, tailerrean prestatutakoarekin egindako bazkaria, postrea, ardoa, kafea eta opari sorta bat ere sartzen dira.
Sukaldaritzako aurretiko prestakuntzarik ez da behar tailerretan parte hartzeko. 18 urtetik gorakoek parte har dezakete, eta, heldu batek lagunduta, baita 15 urte baino gehiagoko adingabeek ere. Interesdunek 0034 688 607 144 telefonora deitu edo summerclub@bculinary.com helbidera idatzi behar dute.
«Euskal iraultza» izarren abangoardiako tailerra
Tailer honek helburutzat du parte-hartzaileek ezagutzea sukaldaritzara iraultza ekarri zuten euskal sukaldarien errezetak. Chef aditu batek izarra duten jatetxeen platerak prestatzen irakatsiko du, parte-hartzaileek ondoren etxean prestatu ahal izan ditzaten.
Honako plater hauek nabarmentzen dira, besteak beste: arrautza-lorea txistor eta datilarekin (Juan Mari Arzak), Hezur-muinen entsalada epela (Martín Berasategui), Sagar berde, foie eta aingira milorria (Martín Berasategui) eta Mahastia (Eneko Atxa). Tailerra amaitzeko, bazkaria izango da sukaldaritzazaleek prestatutako jakiekin.
Summer Pintxos Edition
Tailer honi esker, sukaldaritzazaleek pintxoen mundua –tradizioa eta berrikuntza elkartzen dituena– ezagutu ahal izango dute. Chef aditu batek gidatuko ditu parte-hartzaileak tailerrean, eta pintxo tradizionalak eta abangoardiakoak prestatuko dituzte.
Parte-hartzaileek gilda tradizionalak eta abangoardiakoak; txangurru-, olagarro- eta kokospe-tartaletak, eta torrada hurrezko izozkiarekin prestatuko dituzte, besteak beste, eta bazkarian dastatuko dituzte ondoren.
«Re-evolution» Izarren Abangoardia
Tailer honetan sukaldaritzazaleek gastronomiara iraultza ekarri zuten sukaldaritza-tekniken sekretua ezagutuko dute. Chef aditu baten argibideei jarraituta, esferifikazioak, aparrak eta gelifikazioak egingo dituzte. Parte-hartzaileek oliba-esferifikazioak, txipiroizko kroketa likidoa, 2.0 tortilla eta almendra-sifoizko bizkotxoa txokolatezko izozkiarekin prestatuko dituzte. Ikastaroaren amaieran, prestatutako jakietan oinarritutako bazkaria dastatuko dute, zenbait ardorekin elkartuta.
Gastronomiazaleentzako ikastaro gehiago ere egongo dira Basque Culinary Center-en irailetik abendura bitartean.