MONDRAGONek nazioartekotzearen alde egindako apustua industria arloaren portaerarekin berretsi da 2012an, ekitaldiaren itxieran zituen salmenta internazionalek marka historikoa gainditu baitzuten, 4.004 milioi eurora iritsita. Egoera ekonomikoa zalantzaz beterik egonik ere, MONDRAGONek kanpoko presentzia indartu zuen, 11 filial produktibo berri irekiz; nazioarteko salmentak dagoeneko % 69ra iritsi dira, eta atzerrian 14.000 pertsona enplegatzen ditu. Horrez gain, MONDRAGONek BRIC (Brasil, Errusia, India eta Txina) merkatuetan duen parte hartzearen hazkundea ere bereziki aipagarria da, aurreko ekitaldiarekin alderatuta % 20 inguru igo baita.
2013/06/17