Arizmendi Ikastolak Gabonetako Futbol Txapelketa aurkeztu du

Abenduak 28 eta 29an Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian jokatuko da txapelketaren XV. edizioa.
Card image cap
Ezkerretik eskumara; Garbiñe Etxeberria, Real Sociedad taldko kirol zuzendaria; Gorka Gabilondo eta Aitor Guridi 'Txisto' Arizmendi Ikastolakoak, eta Koldo Zubillaga, Aretxabaletako Udalekoa.
2019/12/10

Arizmendi Ikastolak Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian egindako prentsaurrekoan aurkeztu du XV. Gabonetako Futbol Txapelketa. Emakumezkoen kirolarekiko duen konpromisoa nabarmendu nahi izan du antolakuntzak, duela 15 urte irekitako bidea egonkortzeko egin duten lana azpimarratuz.

Abenduaren 28an Debagoienako selekzioa, Deportivo Alaves eta Real Sociedad B izango dira nor baino nor

Horrez gain, urtero txapelketa honen antolakuntza posible egiten duten agente guztiak eskertu nahi izan ditu Arizmendi Ikastolak, emakumezkoen futbola egonkortzeko denen lana beharrezkoa baita.

Talde ezberdinen topaketa

Gabonetako Txapelketa abenduaren 28an hasiko da senior mailako triangular batekin. Bertan, 16:30tik aurrera, Debagoienako selekzioa, Deportivo Alaves eta Real Sociedad B izango dira nor baino nor.

Abenduaren 29an aldiz gazteen txanda izango da, alebin, kadete eta infantil mailako taldeak goizetik hasita arituko baitira lehian. Gaztetxoen txapelketa gehienbat Gipuzkoa osotik etorriko diren taldeek osatuko dute. Hala ere, nabarmentzekoa da infantil mailan Errealak Gipuzkoan dituen hitzartutako taldeetako jokalariek osatutako selekzio bat aurkeztuko duela, edo kadete mailan Valladolideko talde bat etortzekoa dela.

Irakaskuntza