Sharma ikusgai Hannoverren

Ausolan Taldeko catering gourmet enpresa lehen aldiz aritu da nazioarteko ekitaldi baten: Hannoverreko azokan izan da, Fagor Automationen eskutik.
Card image cap
2019/10/03

Sharma Catering Ausolan Taldeko catering gourmet unitateak lehen aldiz heldu dio nazioarte mailako ekitaldi bati. Zehatz-mehatz, sukaldaritza enpresako gutiziak dastatzeko aukera izan dute, irailaren 16tik 21era, Fagor Automation  kooperatibaren standa bisitatu dutenak, Hannoverreko (Alemania) EMO nazioarteko azokan. 

Sharma-Hannover

Esperientzia berria hau oso mugarri positiboa izan da Sharmako kideentzat; izan ere ospe handia duen nazioarteko ekitaldia da EMO azoka.

Sharma egitasmoa 2017an abiatu zen: Ausolanek bere negozioa dibertsifikatzeko erronka estrategikoaren emaitza da eta bezeroek eskatzen zuten catering gourmet zerbitzuari erantzuteko sortua.

Kolektibitateentzako sukaldaritza eta garbiketa zerbitzuak

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola