Oslo, Copenhague eta Stockholm-eko aireportuetako hotz sistemak eta catering ekipamenduak instalatu ditu KIDEk

Europako airelinea nagusienen hornitzaile garrantzitsuenak KIDE aukeratu du, beste behin, SAS konpainiak (Escandinavian Airlines) Oslo, Conpenhague eta Stockholm-en dituen hotz ganberak, enbalaje guneak, catering guneak eta hotz sistemak jartzeko.
Card image cap
2022/08/03

Europako airelinea nagusienen catering eta hotz sistemak instalatzeko hornitzaile nagusiak KIDEn erakusten duen konfiantzak ez du mugarik eta fruituak ematen jarraitzen du. Izan ere, asko dira azken urteotan hornitzaile horrentzat KIDEk burututako proiektuak. Oraingoan, MONDRAGON Korporazioaren barne dagoen Berriatuako kooperatibak, Eskandinaviako aireportu nagusienetan garatuko ditu proiektuak.

Lorea Sainz-entzat, KIDEren Europarako delegatu komertziala, euren aldeko apustua ez da kasualitatea, "sektore honetan epeak oso estuak dira, exijentzia izugarria da eta erantzuteko gaitasuna oso handia izan behar da kalitatezko zerbitzua bermatzeko, hasieratik proiektuaren amaierara arte. Eta uste dut erantzun maila oso altua lortu dugula eta horrexegatik aipatu bezero garrantzitsu honek behin eta berriro KIDE aukeratzen du bere proiektuak burutzeko".

Lorea Sainz, KIDEren Europarako delegatu komertziala: "Europako eta mundu mailako airelinea nagusienen catering instalazioen eta hotz sistemen merkatuan inor baino hobeto posizionatuta dagoen hornitzailea da eta izugarrizko bermea erakutsi diegu".

Elkarrekin Basileako aireportuan (Suitza), Berlineko aireportuan, Madagaskarreko meategi batzuetan edo eta Amsterdameko aierportuan, Easyjet Airelinearentzat, egin dute lan eta KIDEk erakutsitako gaitasuna proiektu horien exekuzioan oso ona izan da. "Europako eta mundu mailako airelinea nagusienen catering instalazioen eta hotz sistemen merkatuan inor baino hobeto posizionatuta dagoen hornitzailea da eta izugarrizko bermea erakutsi diegu", adierazi digu Lorea Sainz-ek. 

5826906e-9fd4-41e1-97ff-61280362962d.JPG

Logistika konplexua

KIDEk proiektu hauetan guztietan eskaintzen duen zerbitzua hotz ganbera eta sistemen instalazioaz harago doa. "Hotz ganberen eta hotz zonalde guztiaren planoa egiten dugu, ate isolatzaileekin, panelekin, hozkailuekin, lanerako aretoekin (ontziratze gunea) eta hotz sistemekin. Muntaketa eta instalazioa egiten dugu, ekipamendu guztia. Alegia, instalazioetan hotzarekin zerikusia duen guztia egiten dugu, hasieratik amaierara, eta logistika zerbitzua ere eskaintzen diegu, konplexutasun handikoa".

KIDEk 18 laguneko lan-taldea du Europan barrena, lanean, azpikontratatutako enpresetako pertsonak barne. Bereziki, une honetan, pertsona hauek guztiak Eskandinaviako penintsulan garantzen ari diren proiektu nagusienetan ari dira lanean.

Uneotan, KIDEk 18 laguneko lan-taldea du Europan barrena, lanean, azpikontratatutako enpresetako pertsonak barne. Bereziki, une honetan, pertsona hauek guztiak Eskandinaviako penintsulan garantzen ari diren proiektu nagusienetan ari dira lanean. 

Merkatu eta produktu dibertsifikazioa

Europarako delegatu komertzialarentzat, orainak eta etorkizunak dibertsifikazio estrategia egokian du oinarria, bai merkatuari zein produktuari dagokionez. "Esportazioa jada ez da aukera bat, esportazioa gure enpresek ezinbestean garatu beharreko estrategia da", adierazi digu Lorea Sainz-ek. 

Hotz ganberak