Irakurriena
- 1. MONDRAGONek bere urteroko Kongresua egin du Bilbon
- 2. “Abentura zirraragarria izan da”
- 3. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 4. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 6. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 7. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 8. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 9. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 10. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
Txileko erakunde-ordezkariak Lea Artibai ikastetxean izan dira
2016ko azaroaren 16ko asteazkenean, Bilbon dagoen Txileko Errepublikako ohorezko Kontsula, Iratxe de Madariaga Ibarra, Markina-Xemeingo (Bizkaia) Lea Artibai Ikastetxean izan da bisitan.
Bisita honen arrazoia, Txileko Hezkuntza Ministerioaren eta Tknika institutuaren arteko elkarlana, eta Eusko Jaurlaritzako Sailburuordetzak sustatutako Txileko pasantia programaren barruan Markinako ikastetxean hegoamerikar ikasleak jasotzen ari diren formakuntza aldia da.
2016-17 ikasturtean, hain zuzen, hegoamerikar herrialdeko 49 ikaslek Lea Artibai Ikastetxean, Elikagaien Zientzia eta Bioteknologia, Lean Manufacturingen aditua, Logistika integralean aditua, Supply chain management eta, Elektrizitatea eta mantenimendua ikasten ari dira. Ordu lektiboez gain, gutxienez 350 orduko lan-praktikak egingo dituzte enpresetan.
Txileko ikasleek, lau urtez jarraian hartu dute parte programan Lea Artibai ikastetxean eta urtetik urtera ikasle kopurua handitzen doa esponentzialki.
Datu bitxi bezala aipatu, bekadun ikasle batzuk Txiletik Euskal Herrira euren familiekin etorri direla eta azarotik Lea Artibai eskualdean kokatuta daudela. Markina-Xemeingo Ikastetxearen esku dago ikasleen kokapena eta jarraipena egitea beren ikasketa-proiektuaren garapen eta egokitzapena ziurtatzeko.